Errekak Kolonbiako filial berria inauguratu du

Mexiko, Dominikar Errepublika, Erresuma Batua, Txekiar Errepublika eta Txinako filialen kontsolidazioaren ondoren, Kolonbiako proiektua jarri dute abian. Antton Tomasena, Erreka-ko zuzendari nagusia, eta Aitor Sotés, Connected Access-eko zuzendaria Kolonbian izan dira egoitza berriaren inaugurazioan parte hartzen.
Card image cap
2023/03/30

MONDRAGON Korporazioaren barne dagoen Erreka kooperatibarentzat dibertsifikazioa eta nazioartekotzea helburu estrategikoak dira. Hala, Antzuolako (Gipuzkoa) kooperatibaren azken plan estrategikoak, 2021ean onartutakoak, bi arloei erantzuten die. Biak ala biak dira Errekaren gaur gaurko eta etorkizuneko gako nagusiak.

2021-2024 sasoi estrategikoan pauso garrantzitsuak eman dira bai dibertsifikazioan, izan ere bi negozio unitate berri jarri dira abian: Erreka Care eta Erreka Medical. Eta baita internazionalizazioaren esparruan ere, filialak ireki dituztelarik munduko zenbait tokitan, besteak beste; Mexikon, Dominikar Errepublikan, Erresuma Batuan, Txekiar Errepublikan eta Txinan. Eta egunotan Kolonbiakoa abiarazi du. 

Imagen 3.jpg
Antton Tomasena, Errekako Zuzendari Orokorra; Aitor Sotés, Erreka Connected Access-eko zuzendaria eta Aitor Ortiz de Zarate, International Managerra, Erreka Kolonbiako zuzendari María Silvestrerekin batera.

Martxoaren 25ean, inaugurazioa

Egoitza berriak Errekaren produktu, zerbitzu eta soluzioak eskainiko ditu. Balio teknologiko handikoak, bai diseinuan zein kalitatean. Kolonbiako filialak aukera eskainiko dio Errekari gertuko zerbitzua eskaintzeko, Hego Ameriketako herrialdeei modu egokian erantzuteko, fidagarritasuna eta gertutasuna eskainiz merkatu berriari.

Kolonbiako filialak Bergarako egoitza nagusiaren babesa izango du, diseinuan, fabrikazioan eta automatizazio zein sarbideen kontrolen sistemetan adituak diren pertsona taldearen babesa. 

Egoitza berriak Errekaren nazioarteko presentzia indartuko du, 50 herrialdetara hedatuz bere presentzia filial eta egoitza ezberdinekin, 8 produkzio eremu eta arlo komertzialeko guneekin. Hala, Erreka Connected Access sarbideen automatizazioan munduko ekoizle nagusienetakoa bilakatu da, sare komertziala Estatuko zein nazioarteko kolaboratzaile, bazkide eta delegazioen bitartez hornituz.

Errekaren talde, produktu eta sistemek kontrol eta segurtasun sistema guztiak eskaintzen dituzte, funtzionamendu egokia bermatuz, produktuen gaineko direktiba eta araudi guztiak betetzen dituztelarik, bai behe-tentsioan, bateragarritasun elektromagnetikoan, radioan eta makinetan.

Balio erantsi handiak eta kalitateak aukera eskaintzen dio Errekari irtenbide egokiak proposatzeko bai arlo tekniko zein estetikoetan, beti ere gako nagusi batekin: bere bezeroen eraginkortasun energetikoa.

Fastening Solutions, Plastics eta Sarbide Automatikoak