Irakurriena
- 1. Gipuzkoako Bazkundeak saria eman dio MLAKoop kooperatibari
- 2. Arkaitz Etxezarreta, Errekako zuzendari nagusi berria
- 3. “Gizarte hobe bat sortzea, hori da gure utopia eta, gure inperfekzio guztiekin, utopia hori lurreratzen saiatzen gara”
- 4. Espainiako Bankuko gobernadoreak MONDRAGON bisitatu du
- 5. Errekak Darwin Biomed startuparekin bat egin du, Health linea bultzatzeko helburuarekin
- 6. Ingeniaritza eta Zerbitzuen Dibisioa Advanced Factories-en egongo da
- 7. Arizmendi ikastola, 20 urte
- 8. Parte-hartze handia LagunAro BGAEren 2024ko ohiko batzarrean
- 9. LKS Next Estatuko lehen 100 teknologikoen artean, 2023ko fakturazioaren arabera
- 10. Kooperatiben Korrikako argazki galeria ikusgai
Izendapen berriak MONDRAGONen
Alberto Gorroñogoitiak dagoeneko ekin dio MONDRAGON Ingeniaritza eta Zerbitzuak (MISE) dibisioko lehendakariorde lanari, horrela Javier Sotil ordezkatuz, azken hau Korporazioko Kontseilu Orokorreko lehendakari izendatu zutenez. Alberto LKS Ingeniería kooperatibako zuzendari orokorra izan da azken hamar urtetan.
Alberto Gorroñogoitia Arrasaten (Gipuzkoan) jaio zen 1959an. Kantabriako Eskola Politeknikoan eta Madrilgo Eskola Politeknikoan ikasi zuen eta Bide, Kanal eta Portuen ingeniaria da. Bere ibilbide profesionala LKS kooperatibarekin lotuta egon da, nahiz eta bere lehendabiziko urratsak Ulmatik (Fagor)en eman zituen eta 1987an Caja Laboraleko Enpresa Dibisioan hasi zen.
1991an LKSn sartu zen, hau kooperatiba independiente gisa eratu zenean eta 1996tik aurrera kargu desberdinak bete ditu bere baitan, zuzendari okorra izanik 2005 arte.
Bere aldetik, Juan María Palencia Berrikuntza, Sustapen eta Ezagutza Arloko lehendakariordea da, Batzorde Iraunkorrak bere izendapena onartu zuenetik, aurreko otsailaren 13an. Bere kasuan, CHP Automozio Dibisioko lehendakariorde karguarekin uztartuko du.
Juan María Palencia Arrasaten (Gipuzkoa) jaio zen 1961an. Ingeniaria da, Bilboko Ingeniaritza Goi Eskolatik eta ibilbide profesionala Fagor Ederlanen hasi zuen, 1987an, hain zuzen berrikuntzarekin lotutako gaietan, mantentze lanetarako sailean. Ondoren, proiektuen zuzendaria izan zen, industria prozesuen hobekuntza programak ezartzeko asmoz. 1992an Fagor Ederlaneko aluminioko produkzio plantako zuzendaria izan zen eta urte berean izendatu zuten plantako zuzendari. 2001eko urtarrilean Fagor Ederlaneko zuzendari orokor kargua hartu zuen eta 2008an CHP Automozio Dibisioko lehendakariorde izendatu zuten.