GARAIA Investors: D-EKIN, ekintzailetzarekin eta inbertsioarekin hitzordua

GARAIA Parke Teknologikoak, D-EKIN (Isea, Saiolan, MONDRAGON Sustapen Zentroa, Gatenpresa, Galbaian, Mondragon Unibertsitatea) sarearekin batera hitzordu interesgarria proposatzen diete ekintzaile eta inbertsoreei.
Card image cap
2022/07/19

Bihar, uztailak 20, goizeko 10:00etatik 11:30ra, GARAIA Parke Teknologikoan D-EKINen sarearen (Isea, Mondragon Unibertsitatea, MONDRAGON Sustapen Zentroa, Gaztenpresa, Galbaian, Saiolan) eskutik ekintzailetza eta elkarlanarekin hitzordua egingo da.

Debagoienako ekintzaileek beren ideiak eta proiektuak azaldu ahal izango dituzte, eta eskualdeko inbertsoreen feedbacka lortzeaz gain, beren jarduerak garatzen jarraitzeko inbertsioa lortzeko aukera izango dute. Bestalde, ekintzailetza-proiektuak ezagutu eta horietan inbertitzeko aukera aztertu nahi duten pertsona guztiek Garaia Investors 2022 lehen jardunaldian aukera paregabea izango dute.

Helburua da ekintzailetzaren kultura indartzen jarraitzea, arlo delikatuenetako bat landuz: inbertsioa eskuratzea. Era berean, eskualdeko enpresen eta norbanakoen parte-hartzea sustatzea, tokiko proiektuetan lotura eta lortutako etekinaren zati bat itzultzeko modu gisa.

Konexio- eta dibulgazio-gune gisa, PTGaraiak ekintzaileentzako hitzordu hau baliagarria izatea nahi du, inbertsioak erakartzeko metodologiak ikasteko, baita KM0 enpresa-inbertsioetan soberakin ekonomikoak dibertsifikatu nahi dituztenentzat ere.

Horregatik guztiagatik, une honetan Debagoienan sortzen ari diren enpresa-proiektuak ezagutu nahi dituzten pertsona eta enpresa guztiak eta beren proiektua ezagutzera eman nahi dutenak PTGaraiarekin harremanetan jartzera gonbidatzen ditu parke teknologikoak.

Informazio gehiago eta izen emateak: https://www.ptgaraia.eus/eu/garaia-investors/

Jabetza intelektuala

Zerbitzu sektorean espezializatutako ikerketa zentroa

Banketxea

Ekintzailetasuna, dibertsifikazioa eta enpresa-jarduera berrien sorrera sustatzeko MONDRAGON Korporazioaren plataforma korporatiboa gara.

Irakaskuntza unibertsitate zentroa

Enpresa eta berrikuntza zentroa