MONDRAGON Korporazioaren berrikuntza irekiaren eredua ezagutzeko topaketa

CEBEKk eta LABORAL Kutxak antolatuta, jardunaldian berrikuntza irekiaren eredua ezagutzera eman dute, DANOBATek SAVVYrekin lortutako arrakasta ere azalduz.
Card image cap
2019/03/05

Pasa den martxoaren 1ean, CEBEK-k, Bizkaiko Enpresarin Konfederazioak, antolatuta, jardunaldi bat egin zuten. Lehendabizi, IKERLAN Zentro Teknologikoa bisitatu zuten, digitalizazioan eta enpresen transferentzia teknologikoan espezializatutako zentroa.  Ondoren, LABORAL Kutxaren egoitzan, MONDRAGON KORPORAZIOAREN berrikuntza irekiaren eredua ezagutzera eman zuten, eta azkenik DANOBATek SAVVYrekin lortutako arrakasta ere azaldu zen batera.

CEBEK-LABORAL Kutxa

Topaketa bereziki zuzendaritzako pertsonentzat izan da, eta hogei pertsonatik gora izan dira bertan. Helburua, arrakasta-esperientziak ezagutu eta partekatzea, balio erantsi altua lortzeko. Modu horretan, edozein sektore eta dimentsioko enpresek praktika ezberdinak eta esperientzia arrakastatsuak ezagutu dituzte, berritzaileak eta transferigarriak, horietatik ikasteko eta adibide gisa erabiltzeko, haien lehiakortasuna hobetzen laguntze aldera. 2014. urteaz geroztik, ADEGI, CEBEK eta SEA erakundeek elkarrekin antolatutako programa bakarrean kokatzen dira Topaketak.

CEBEK-LABORAL Kutxa

IKERLAN Zentro Teknologikoaren bisita egin ondoren, LABORAL KUTXAREN egoitzan hainbat gai aztertu zituzten:

• Berrikuntza finantzatzeko aukerak.
• MONDRAGON KORPORAZIOAREN berrikuntza-eredu irekiaren aurkezpen estrategikoa.
• Arrakasta-adibideak: DANOBAT eta SAVVY.

Banketxea

Makina erremintaren diseinua eta fabrikazioa

Ikerketa zentro teknologikoa