Irakurriena
- 1. “Gizarte hobe bat sortzea, hori da gure utopia eta, gure inperfekzio guztiekin, utopia hori lurreratzen saiatzen gara”
- 2. Espainiako Bankuko gobernadoreak MONDRAGON bisitatu du
- 3. Errekak Darwin Biomed startuparekin bat egin du, Health linea bultzatzeko helburuarekin
- 4. Ingeniaritza eta Zerbitzuen Dibisioa Advanced Factories-en egongo da
- 5. Arizmendi ikastola, 20 urte
- 6. Parte-hartze handia LagunAro BGAEren 2024ko ohiko batzarrean
- 7. LKS Next Estatuko lehen 100 teknologikoen artean, 2023ko fakturazioaren arabera
- 8. Kooperatiben Korrikako argazki galeria ikusgai
- 9. Aldapako Korrika arrakastatsua
- 10. Laboral Kutxaren 'Zentzua' esperientzia, TU Lankideren gai nagusia
Eroskik SA 8000 kudeaketa etikoaren ziurtagiria berritu du
Eroskik Social Accountability 8000 ziurtagiria (SA 8000) berritu berri du, eta, hala, berretsi egin du bere konpromisoa eta betebeharra lan-baldintza etikoekiko, lan eskubideekiko, korporazioaren gizarte erantzukizunarekiko eta elkarrizketa sozialarekiko. Eroski da Espainiako banatzaile enpresa bakarra ziurtagiri hori duena, zeinak mundu osoko langileen eskubideen errespetua sustatzen duen. Kooperatibak 2003tik izan du ziurtagiri hori, inolako etenik gabe, eta sei hilabetetik izan ditu ikuskatzeak.
SA 8000 ziurtagiria lan baldintzen gainean araurik xeheenak dituen programetako bat da, eta langileen nazioarteko eskubide kontu asko hartzen ditu aintzat. Eskakizunen artean dute laneko osasun eta segurtasun neurriak zuzen ezartzea, elkartzeko eta negoziazio kolektiborako bidezko askatasuna eta laneko ordutegien eta soldaten inguruan gaur egun dagoen legedia betetzea. Era berean, SA 8000 ziurtagiriak bermatzen du haurrak ez direla lanean ariko, ez dela gatibu lanik izango, ez dela inolako diskriminaziorik egongo eta ez dela diziplina zigorrik izango, ez fisikorik ez psikologikorik, kooperatibaren nazioarteko eta estatuko hornitzaile guztiak ere kontuan izanik.
Horretaz gainera, ziurtagiriak "Hornitzaileen eta azpikontratatuen kontrol" atala dakar, inolako eroskeria eta ustelkeria konturik izan ez dadin.
"Eroski da Espainiako edozein sektoretako enpresarik handiena eta Europan bakarra, Italiako Coopekin batera, ziurtagiri hau duena. Hamar urte baino gehiago daramatzagu ziurtagiri honekin, eta horrek erakusten du Gizarte Erantzukizunarekiko dugun koherentzia. Lan eskubideen gaineko bermea da, eta bat dator gure izaera kooperatibistarekin", esan du Alejandro Martinez Berriochoak, Eroskiren Gizarte Erantzukizuneko zuzendariak.
SAI Social Accountability International gobernuz kanpoko erakunde multilateralak banatzen du SA 8000 ziurtagiria. Bestalde, Bureau Veritas arduratu da ikuskatzearen segimendua egiteaz, hainbat langileren artean ikuskatzaileak berak hautatutakoei elkarrizketak eginez. "Ziurtagiri berritze honetan, langileen barne koherentziagatik eta informazioaren kudeaketa gardenagatik nabarmendu gara", esan du Martinez Berriochoak.