Fagor Arrasate MetalForm Txina Azokan izango da

Fagor Arrasatek, estanpazio sistemetan mundu mailako ekoizleak, estanpazio adimenduna aurkeztuko du gaurtik 20ra Shanghain.
Card image cap
2019/07/17

Industriaren iraultza digitalak presentzia nabarmena izango du Fagor Arrasateko V16/Hall W2an eta soluzio hauek aurkeztuko ditu: 4.0 FA Link MAP, Smart Connect eta Digital Twin-a. Hauei esker prozesuak optimizatuko ditu, produktibitatea handitu, instalazioak ikuskatu eta produktuen azken kalitatea hobetu.

Txinako azokarik handiena da konformatzeari dagokionean, eta urtero sektoreko 400 enpresa baino gehiagok hartzen dute parte

Sistema hauek eskaintzen duten 24/7 konektibitateak, piezen trazabilitate zehatza ahalbidetzen dute eta momentu oro, ekipamenduaren funtzionamenduaren parametro guztien berri izatea ere bai.

Horri esker, mantenimendua prediktiboa izango da eta ezusteko geldialdiak ekidingo dira, errendimendu eta kalitate handiena lortzeko doiketak eginez. Ekitaldi hau Txinako azokarik handiena da konformatzeari dagokionean, eta urtero sektoreko 400 enpresa baino gehiagok hartzen dute parte bai bertakoak eta bai mundu mailakoak Shangahi New International Expo Centerrean.

Txinako Konformatze Industriaren Konfederazioak (CCMI) antolatzen du, eta automobilgintzako industriak presentzia handia du bertan. Azpimarratzekoa da Txina mundu mailako auto ekoizlerik handiena dela, 28 milioi unitate ekoiztu baititu 2018an, horietatik 1,1 milioi elektrikoak izan zirelarik. 2030 urterako kopurua 11,6 milioikoa izatea espero da, Txinako Auto Ekoizleen Elkartearen (CAAM) aurreikuspenak kontuan hartzen baditugu.

Auto konbentzional eta elektrikoen pisua gero eta gehiago arindu nahi denez, automobilgintza industria, aluminioaren erabilera bultzatzen ari da, eta Fagor Arrasatek bere irtenbide espezifikoak aurkeztuko ditu metal honekin lan egin ahal izateko. Hain zuzen, bere ebakitze linea prentsadunak, blanking lineak deiturikoak. Hauekin urtean 8 milioi piezatako produktibitatera irits daiteke, bai aluminioan eta bai altzairuan. Bestalde, sektoreko joerarik handienetakoak ere izango du bere presentzia estandean, High Speed izeneko prentsak, kadentzia altuko prentsa lineak, hain zuzen. Servo Hybrid Wave Line berria aurkeztuko da, dimentsio handietarako karrozeria piezak egiteko OEM batean instalatutakoa eta Europan horrelako lehena.

Aluminioan minutuko 15 kolpeko abiadura du eta altzairuan 18era artekoa, modu jarraian lan egiteko sinkronizatua dago, konfigurazio hibridoa du eta simulatzaile digitala. Izan ere, momentu honetan kategoria horretako mundu mailako linearik aurreratuenetarikoa da. Beroko estanpazioak ere standean bere presentzia izango du, eta mota honetako linea baterako garatutako kontzeptu berritzailea ere erakutsiko da, OEM batentzako egindakoa hain zuzen ere. Konponsitari dagokionez, material konposaturako sistemen azken garapen teknologikoak erakutsiko dira, makina kontsolidatzaile ultra-azkarra (prototiporako 500 kg/orduko abiadura arte), neurrirako preformak seriean produzitzeko balio duena, eta JEC Innovation Award saria jaso zuena.

Fagor Arrasate

60 urte baino gehiagoko esperientziarekin, Fagor Arrasate erreferentziazkoa da prentsen, estanpazio sistemen eta bobinen ebaketa eta prozesaketa lineen diseinu eta ekoizpenean. Gainera, berrikuntza eta teknologian egin duen apustuari esker, bezeroei soluziorik aurreratuenak eskaintzen dizkie konformatze metaliko eta konpositeetarako. Mundu mailan, 8 produkzio lantegi ditu, 4 zerbitzu zentro eta hainbat delegazio komertzial, soluzio pertsonalizatuak eskaintzea ahalbidetzen diotenak. 

Prentsa eta estanpazio sistemen diseinu eta ekoizpena, laminatzea, prozesatzea, metalen mozketa eta txapazko piezen soluzioak.