Ate irekien jardunaldiak Mondragon Unibertsitatean

Mondragon Unibertsitateko lau fakultateek jardunaldi bereziak antolatu dituzte, interesa duten pertsonek bertatik bertara ezagutu dezaten unibertsitateak duen eskaintza.
Card image cap
2017/01/11

Hurrengo hilabeteotan saio desberdinak egingo dira Goi Eskola Politeknikoan, Enpresagintza fakultatean, Humanitateak eta Hezkuntza Zientzien fakultatean eta Zientzia Gastronomikoen fakultatean beraien eskaintza ezagutzera emateko.

Hurrengo ikasturtean graduko ikasketak egitea tokatzen zaien ikasleei zuzenduta daude aipatutako jardunaldiak. Horrela, fakultatez fakultate unibertsitateak eskaintzen duen formazioa zein den jasoko dute.

Fakultateez gain, Arrasaten kokatzen den Biteri Ikastetxe Nagusia ezagutzeko aukera ere izango da.

Informazioa bere osotasunean, honako link honetan dago, eta baita eguna eta ordua erreserbatzeko aukera ere: http://www.mondragon.edu/prest/eu/ate-irekiak/ 

Irakaskuntza unibertsitate zentroa