Cikautxok zilarrezko ziurtagiria lortu du EcoVadis-ek eginiko ebaluazioan

Gizarte Erantzukizun Korporatiboarekin zerikusia duten aspektu ezberdinak aztertu dira.
Card image cap
2019/07/24

PSA/Opel  taldeko ziurtagiri agentea den EcoVadis enpresak egin du aipatutako ebaluazio prozesua Cikautxoko aspektu ezberdinak aztertuz. 

Ziurtagiria CIKAUTXO

Emaitza bikaina lortu du Cikautxok, izan ere, zilarrezko domina eman diote. 

Gizarte Erantzukizun Korporatiboa
EcoVadis enpresa eta erakundeetako gizarte erantzukizun korporatiboa aztertzera dedikatzen da eta horretarako hainbat aspektuen azterketa egiten du, beti ere enpresaren tamaina, kokapena, sektorea, merkatua... kontuan hartuta. Horrela, finatzieroak ez diren ezaugarriak hartzen dira kontuan: etika, ingurumena, salmena/erosketen erantzukizuna, giza baliabideen kudeaketa prozesuak, erosketa jasangarriak...

Horiek guztiak aztertuta, Cikautxo oso postu onean kokatu dute, automozio sektoreko enpresen artean goiko postua lortu du, %15 onenen artean sailkatuta.

Cikautxo hainbat aplikaziotarako kautxuzko eta plastikozko osagaiak garatzen eta ekoizten aditua da. 

 

Kautxuz eta plastikoz egindako soluzio berritzaileak.