Laboralnext, ETE-ei Europako funtsez baliatzen laguntzeko tresna berria

LABORAL Kutxak Bulego tekniko bat sortu du, Europako Next Generation EU funtsak nola eskuratu aholkatzeko ETE-ei
Card image cap
Laboralnext unitate berria enpresei zuzendua dago.
2021/06/22

Aholkularitza espezializatuko LABORALnext unitatea sortu du LABORAL Kutxak, enpresei Europako Next Generation EU funtsak (NGEU) eskuratzen laguntzeko. MONDRAGON kooperatiba-taldeko enpresentzako banka-zerbitzu berriak aholkuak emango dizkie ETE-ei, haien proiektuak berreskuratze-funtsen helburuekin bat datozen jakin dezaten, eta, hala badagokie, laguntza teknikoa emango die proiektuak prestatu eta aurkez ditzaten, aurreikusitako deialdien baldintzei jarraikiz.

Aldi baterako eta ohiz kanpoko suspertze-tresna bat onartu zuen Europako Kontseiluak: Next Generation EU. Erabaki horren bidez, baimena eman zitzaion Europako Batzordeari EBren izenean 750.000 milioi eurorainoko zorra jaulki zezan aurtengo lehen hiruhilekotik 2023ko amaierara arte (gutxienez). Ondoren, lehiaketa publikoen, dirulaguntzen eta laguntzen deialdiak argitaratuko dituzte administrazioek, lagungarri izan daitezen planaren helburuak lortzeko (trantsizio ekologikoa eta digitala, lurralde- eta gizarte-kohesioa, eta genero-berdintasuna).

Merkataritzako negozio-unitate hori martxan jartzeko, AFIren eta LKSren laguntza izango du LABORAL Kutxak.

Merkataritzako negozio-unitate hori martxan jartzeko, AFIren eta LKSren laguntza izango du LABORAL Kutxak. LABORALnexten bulego teknikoa antolatzen lagundu dute bi enpresa horiek, eta zerbitzua behar bezala emateko ere funtsezko euskarria izango dira.

Honenbestez, berretsi egiten du LABORAL Kutxak enpresa-alorreko bezeroekin lankidetza estuari eusteko asmoa, eta NGEUaren araberako inbertsioak kudeatzen laguntzeko eragile izatekoa.

COVID-19a dela eta jaso beharreko laguntzak kalkulatzeko simulatzaile berria
Horrez gain, online simulatzaile berri bat ere jarri du martxan LABORAL Kutxak, zenbateko zuzeneko laguntzak dagozkien kalkula dezaten enpresek eta autonomoek, koronabirusak eragindako galera ekonomikoak jasan dituztenek.

Gobernuak 7.000 milioi euroko zenbatekoa erabiliko du diru-sarreren jaitsiera % 30etik gorakoa izan duten autonomoei eta sozietateei zuzeneko laguntzak emateko. Autonomo bakoitzari 4.000 euro emango zaizkio gehienez ere, eta sozietateei, berriz, 4.000 eta 20.000 euro bitarteko zenbatekoa.

Autonomia-erkidego bakoitzak laguntzak banatzeko deialdiak eta esleipenak egin bitartean, online simulatzaileak informazio oso baliagarria ematen die eskatzaileei, hautatuak izateko aukerez eta dagozkien gutxieneko zenbatekoez. Aski da, horretarako, datu xume batzuk sartzea webgune berrian.

Banketxea