Arizmendiarrietari buruzko erakusketa ireki da Donostian

Koruko Andre Mariaren basilikan irekiko da erakusketa eta aukera izango da bisitatzeko udazken bukaera arte. Arizmendiarrieta jaio zeneko mendeurrena betetzen dela eta ireki da erakusketa hau.
Card image cap
2014/06/20

Pasa den ekainaren 19an inauguratu zen Arizmendiarrietari buruzko erakusketa Donostiako Koruko Andre Mariaren basilikan.

Udazken bukaera arte mantenduko da irekita eta ordutegia hauxe izango da: goizeko 10etatik 1etara eta arratsaldeko 4etatik 7etara.

Inaugurazio ekitaldian Donostiako gotzainak hartu zuen parte, Jose Ignazio Munilla eta baita Arrasateko abesbatzak ere.