Irakurriena
- 1. “Gizarte hobe bat sortzea, hori da gure utopia eta, gure inperfekzio guztiekin, utopia hori lurreratzen saiatzen gara”
- 2. Espainiako Bankuko gobernadoreak MONDRAGON bisitatu du
- 3. Errekak Darwin Biomed startuparekin bat egin du, Health linea bultzatzeko helburuarekin
- 4. Ingeniaritza eta Zerbitzuen Dibisioa Advanced Factories-en egongo da
- 5. Arizmendi ikastola, 20 urte
- 6. Parte-hartze handia LagunAro BGAEren 2024ko ohiko batzarrean
- 7. LKS Next Estatuko lehen 100 teknologikoen artean, 2023ko fakturazioaren arabera
- 8. Kooperatiben Korrikako argazki galeria ikusgai
- 9. Aldapako Korrika arrakastatsua
- 10. Laboral Kutxaren 'Zentzua' esperientzia, TU Lankideren gai nagusia
Eroskik 12 milioi euro ordaindu dizkie interesetan inbertsoreei
Eroskik urtarrilaren 31an abonatu zituen Mendeko Finantza Ekarpenei dagozkien urteko interesak, %2,541eko interes tasan 2002ko eta 2004ko jaulkipenetarako, eta %2,041etan 2007korako. Gaur berriz, Mendeko Obligazioen urteko interesak abonatuko ditu, %2,541eko tasan. Guztira, 11,7 milioi euro abonatuko dizkie interesetan inbertsio tituluak dituztenei.
Eroskik MFEen lehen jaulkipena egin zuenetik (2002an), kooperatibak zuzen ordaindu dizkie urteko interesak inbertsiogileei; dagoeneko, 423 milioi euro guztira. MFEak eta Mendeko Obligazioak ordaintzeko, zeina ez baita kooperatibaren emaitza ekonomikoen araberakoa, erreferentzia gisa Euriborra gehi hiru puntu hartzen du MFEen 2002ko eta 2004ko jaulkipenetarako eta Mendeko Obligazioetarako eta %2,5eko diferentziala MFEen 2007ko jaulkipenerako.
Abonu horren bitartez, MFEa 2002an hartu zuen inbertsiogile batek dagoeneko hasierako inbertsioaren %90 jaso du interesetan, eta %99 orain urte bat iraungitzen diren Mendeko Obligazioen trukea egin bazuen. MFEen 2004ko inbertsiogile batek, berriz, %77 hartu du dagoeneko interesetan, eta, trukea egin bazuen, %86; eta 2007ko batek bere inbertsioaren %52 jaso du, edo %61, trukea egin bazuen.
2023 urterako, interes tasa %6,368an geldituko da (%3,368 + %3ko diferentziala) MFEen 2002ko eta 2004ko jaulkipenetarako eta Mendeko Obligazioetarako, eta %5,868an (%3,368 + %2,5eko diferentziala) 2007korako, eta guztiak abonatuko dira datorren urtean.