Sekulako festa!

ZTIM ikasketen inguruan (zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematikak) 400 neska mutiko baino gehigo erakarri zituen iragan larunbatean FLL Euskadi MONDRAGONek Arrasatera, Mondragon Unibertsitatearen Iturripeko Campusera.
2023/03/09

Iragan larunbatean (martxoak 4) ospatu zen FLL Euskadi MONDRAGONen laugarren edizioa, Innobasquek, MONDRAGON Korporazioak eta Mondragon Unibertsitateak antolatuta. Ekitaldia goizeko 10etan abiatu zen eta arratsaldeko laurak bitartean sekulako festa bizi izan zen Iturripeko kiroletxean eta Mondragon Unibertsitateko gela eta aretoetan. 

52729993429_c8a1d040fc_k.jpg

Ekitaldiaren argazkiak: https://www.flickr.com/gp/arteman/o572N2K1y2

Osagai guztiak batu zituen FLL Euskadi MONDRAGONek: irabazleen emozioa, proiektuen aurkezpenak egin zituztenen urduritasuna, zaleen poztasuna (Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiako 16 ikastetxe ordezkatuta), irabazle izan ez zirenen tristura -ez baitzen galtzailerik egon-, boluntarioen ilusioa, babesleen konpromisoa eta bertaratu ziren guzti guztien asmo ona.