"Ekonomia Soziala etorkizuneko motorra izango da"

Victor Meseguer Sanchez, Ekonomia Sozialeko mandatari berezia MONDRAGONen izan da.
Card image cap
2023/05/02

Ekonomia Sozialeko mandatari berezi izendatu berri duten Victor Meseguer MONDRAGONen izan da egunotan. Meseguer-ek ondo baino hobeto ezagutzen du Ekonomia Soziala, izan ere 2015etik Social Economy Europe-ko zuzendari izan da. Aipatu erakundeak Europar Batasunaren aurrean Ekonomia Sozialeko 2,8 milioi enpresa eta erakunde ordezkatzen ditu. 2022an Europako Aliantzako koordinadore izendatu zuten Ekonomia Sozialaren eta gertukoaren konpetentzien arloa kudeatzeko. Gainera, Ekonomia Sozialeko Adituen talde bateko kide da eta Europako Batzordekoa 2018tik. 

MONDRAGON da Ekonomia Sozialaren izeberg punta, beste guztiok ispiratzen dituena, bai tamaianagatik, gaitasunagatik, berrikuntzagatik eta balio erantsiagatik

Otsailetik zara Ekonomia Sozialeko mandatari. Zorionak, ezer baino lehen, izendapenagatik. Nolakoak izan dira aurreneko hilabeteak?

Ekonomia Sozialarentzat une benetan baikorra da, bizi-bizia, eta hortaz, une oso berezian iritsi naiz kargura. Ezer baino lehen aitortu nahi dut publikoki legealdi honetan lanean aritu diren Yolanda Diez, presidenteordearen taldea: Joaquin Perez Rey Estatu idazkaria; eta zuzendari nagusi Maravillas Espin, eta haien guztien lan-taldeak. Guztien lana ezinbestekoa izan da. 

Iragan astean Gobernuak sustatutako Ekonomia Sozialaren gaineko Nazio Batuen ebazpena onartu zen, eta prozesu horretan ere MONDRAGONek parte-hartu zuen. Era berean Ekonomia Sozialaren Espainiako Estrategia aurkeztu da, eta beraz une oso bizia eta interesgarria da honako hau.

WhatsApp Image 2023-05-02 at 16.15.29.jpeg

Victor Meseguer ORBEAn, presidente eta zuzendari nagusiarekin.

Zein da zure bisitaren arrazoia?

CEPES erakundearen urteko batzarrean parte-hartzera etorri naiz eta Gaztenpresak ekintzaileei babesteko eginiko beste ekitaldi batean ere parte hartu dut. Era berean, MONDRAGON Korporazioko Industria Batzordearekin batzartzeko aukera izan dut eta Espainiako Gobernuak onartu duen PERTEaren inguruan Korporazioaren proposamen eta interesak bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dut. Era berean, MONDRAGONek inbertsioak eta proiektuak mugiarazteko dituen gaitasunak bertatik bertara ezagutzeko aukera ere izan dut. Era berean, ORBEA proiektu berritzailea ezagutzera ere gerturatu naiz. 

Zer aurreratu dezakezu Ekonomia Sozialaren PERTEaren inguruan?

PERTEak proiektu estrategikoak dira, Europako Susperraldi eta Erresilientzia Planaren markoan sortu direnak. Ekonomia Sozialak PERTE bat edukitzea sekulakoa da eta horrexegatik pozik eta harro sentitu daitezke ekonomia sozialeko agente guztiak. Ekonomia Soziala gakoetako bat izango da gure enpresa-sarea eraldatzeko eta errekuperatzeko. 

PERTEa azterketa sakon eta luzera begirako plan baten ondorioa da, sektore ezberdinei eragiten dien gertuko ekonomiari erantzuten dio, komunitateei erantsita sortutakoa da, deslokalizatua eta bere DNAn itsatsita dago uneoroko beharrei erantzutea, maskarak egiten, behar beharrezkoak zirenean, komunitate energetikoak sustatzen edo eta ekonomia zirkularra bultzatzen, eta noski, kalitatezko enplegua sortzen.

Ekonomia Sozialak aukera ugari eskaintzen digu gure herrialdeak eraldaketa berde eta digitala lideratu ditzan, eta industria indartsu zein berritzailea izan ditzan

Hori guztia oraingo eta etorkizuneko proiektu gisa.

Noski baietz! Badago Europa mailako azterketa makroekonomiko bat nork aipatzen duen Ekonomia Soziala dela etorkizuneko motorra. Europak autonomia estrategikoaren alde egin behar du eta ekonomia sozialaren eta solidarioaren alde egin behar du. PERTEaren barne dagoeneko egon da konbokatoria bat proiektu berriak finantzatzeko eta bigarren konbokatoria baten argitalpenean dihardugu lanean. Gainera, 12 ministeriorekin lan egiteko aukera dugu eta ekonomia soziala eredu bikaina da kalitatezko enplegua eta berdintasuna sustatzeko. 

3Q3A8620.JPG

Ekonomia Sozialak aukera ugari eskaintzen digu gure herrialdeak eraldaketa berde eta digitala lideratu ditzan, eta industria indartsu zein berritzailea izan ditzan. 

MONDRAGONek zein rol jokatzen du Ekonomia Sozialaren sustapenean?

Españan eta Europan talde liderra da MONDRAGON. Munduko lan-elkartuko kooperatiba talde handiena da eta 70.000 pertsona baino gehiago ari dira bertan lanean. Teknologia altuko eta berrikuntza maila goreneko kooperatibek osatzen dute, eta horrexegatik guztiagatik PERTEaren sustatzaile nagusia izan behar da. Startup-etan erabiltzen den hizkuntza erabiliz gero, MONDRAGON da Ekonomia Sozialaren izeberg punta, beste guztiok ispiratzen dituena, bai tamaianagatik, gaitasunagatik, berrikuntzagatik eta balio erantsiagatik.