Irakurriena
- 1. “Gizarte hobe bat sortzea, hori da gure utopia eta, gure inperfekzio guztiekin, utopia hori lurreratzen saiatzen gara”
- 2. Espainiako Bankuko gobernadoreak MONDRAGON bisitatu du
- 3. Errekak Darwin Biomed startuparekin bat egin du, Health linea bultzatzeko helburuarekin
- 4. Ingeniaritza eta Zerbitzuen Dibisioa Advanced Factories-en egongo da
- 5. Arizmendi ikastola, 20 urte
- 6. Parte-hartze handia LagunAro BGAEren 2024ko ohiko batzarrean
- 7. LKS Next Estatuko lehen 100 teknologikoen artean, 2023ko fakturazioaren arabera
- 8. Kooperatiben Korrikako argazki galeria ikusgai
- 9. Aldapako Korrika arrakastatsua
- 10. Laboral Kutxaren 'Zentzua' esperientzia, TU Lankideren gai nagusia
PBL Day jardunaldiaren edizio berria egingo du bihar Mondragon Unibertsitateak
Mondragon Unibertsitateak PBL (Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntza) ikaskuntza-metodologiaren inguruko jardunaldia antolatu du, Orona Fundazioarekin batera. Jardunaldia bihar egingo da, martxoak 4, goizeko zortzietatik ordubietara 08:00etatik Orona Ideo campusean.
Ingeniaritzako 500 ikasletik gora eta batxilergoko beste 100 inguru bilduko dira jardunaldian
Mondragon Unibertsitateak metodologia hori erabiltzen du, ikasleek benetako arazoei aurre eginez ikas dezaten. Unibertsitateak metodologia horretan oinarrituta eskaintzen dituen bederatzi ingeniaritza-graduetako ikasleen proiektuak izango dira ikusgai. Zehazki, lehen, bigarren eta hirugarren mailako ikasleek diseinatu dituzten benetako proiektuak erakutsiko dira, eta proiekturik onena eta berritzaileena aukeratuko dituzte jardunaldian.
Estatuan aitzindaria den irakaskuntza-metodoa da PBL, eta arazoak ikuspegi orokor batetik, eta ez gertakari edo materia isolatuak balira bezala, ebaztearen alde apustu egiten du, benetako bizitzan gertatzen den moduan. Horrela, ikasleek bereganatutako ezagutza guztiak aplikatzen dituzte eta lan-taldeek elkarlanean jarduten dute.
Ingeniaritzako 500 ikasletik gora eta batxilergoko beste 100 inguru bilduko dira jardunaldian, eta graduko ikasleek egindako 150 proiektu baino gehiagoren artean aukeratutako 25 proiekturik onenak jarriko dira ikusgai. Proiektu finalisten artean honako hauek ditugu: apurtutako masail-hezurrerako irtenbideen garapena, muskulu artifizialeko prototipoaren garapena, audio-anplifikadorea, haize-turbina tolesgarria, automobila altxatzeko katu mekanikoa, banbuzko tandem bizikleta, kartoizko barrualdea duen surf-taula eta abar.