Enpresak baikor agertu dira ekonomiaren bilakaerari buruz

Laboral Kutxako Ikerketa Sailak Autonomia Erkidegoko enpresek ingurune ekonomikoari dagokionez duten iritzia jaso du, 2022ko bigarren hiruhilekoari begira dituzten prebisioak bilduz.
Card image cap
2022/03/15

Oro har, enpresek ingurune ekonomikoari buruz dituzten aurreikuspenek iritzi positiboa erakusten dute. Oraingo hiruhilekoari begira, % 48k uste du berdin jarraituko duela; % 35ek uste du hobera egingo duela, eta % 16k bakarrik uste du okerrera egingo duela.

Modu berean, fakturazioari dagokionez, 2022ko bigarren hiruhilekoan hobekuntza nabarmena nabarituko dela uste dute. Zehazki, inkestetan parte hartu duten enpresen %35,6ak uste du fakturazioa hobetuko dela; %51,6ak uste du berdin edo antzera samar jarraituko duela; eta %12,8ak bakarrik uste du okerrera egingo duela.

tabla-1024x384.png

Konfiantza-indizeak 10 puntuko igoera izan du eta 58an kokatu da. Indizea 50 puntutik gora egonik, hedapen-eremuan gaudela esan nahi du eta bat dator Espainiarekin (urtarrileko datua: 56,2) eta eurogunearekin (otsaileko datua: 58,4).

Banketxea