Izan zaitez boluntario FLL Euskadi-MONDRAGON torneoan

Martxoaren 4ean izango den ekitaldian protagonista zuzena izan zaitezke.
Card image cap
2022/12/13

FLL Euskadi-MONDRAGON torneoak edizio berri bat izango du 2023ko martxoaren 4ean, eta ekitaldi hau arrakastaz aaurrera eramateko, zure presentzia ezinbestekoa dugu. 2023ko edizioan partaideek SUPERPOWERED erronkari aurre egin beharko diete, eta FIRST LEGO Leagueko taldeak energia nondik datorren eta nola banatu, biltegiratu eta erabiltzen den aztertuko dute.

FLL Euskadi-MONDRAGON presentzialtasunaera bueltatuko da edizio berri honetan, eta jaialdi ikusgarri bat antolatzeko; talde, pertsona, ikastetxe, laguntzaile eta bestelako eragileeen laguntza beharrezkoa dugu. Jardunaldiak behar duen bezala funtzionatzeko behar beharrezkoa da boluntarioen laguntza, eta zurea ere ongi etorria izango da. Horretarako, hemen izena eman ahal izango duzu, eta martxoak 4ean Mondragon Unibertsitateko Iturripeko Campusean egingo den ekitaldian protagonista zuzena bilakatu.

FLL Explore eta FLL Challenge

Beste behin ere, FLL Euskadi-MONDRAGON lehiaketa ofiziala izango da, Estatu mailako txapelketara sailkatzeko balioko duena.

Bertan FLL Explore eta FLL Challenge erronkak izango dira. FLL Explore 6-9 urte arteko ikasleei zuzendua dago, eta FLL Challenge aldiz, 10-16 urte bitartekoei.

Zer izango naiz?

  • Arbitro: Roboten jolasa kontrolatuko dut.
  • Epaile: Taldeen lana baloratu eta sariak erabakiko ditut.
  • Floater: Lehiaketak irauten duen bitartean taldeei laguntza emango diet hitzordu ezberdinetara garaiz iristen direla eta egun osoan ondo pasatzen dutela bermatzeko.
  • Zientzialari: FLL Junior taldeen lana baloratu eta lorpenak zorionduko ditut.
  • Timekeeper & Scorekeeper: Mahai-jokoaren software-a eta partiden iraupena kontrolatuko ditut.
  • Eremuen arduradun (Field, PIT & Queue volunteer): Lehiaketaren eremuak kontrolatuko ditut taldeek prozesu osoaz gozatzen dutela bermatzeko.

Mundu osoan zehar heziketa bultzatuz

First Lego League gaur egun 90 herrialdeetan zehar 500.000 gazte inguru batzen duen heziketa programa internazional bat da. Honen baitan antolatuko da FLL Euskadi-MONDRAGON torneoa Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko Iturripeko Campusean.

Ekitaldia MONDRAGON Korporazioak STEAM heziketa bultzatzeko Innobasquerekin duen akordioaren baitan dago kokatua. Horrela, Euskal Herriko ikasleen artean gaitasun teknologiko eta zientifikoekiko interesa aktibatu nahi dugu, jakintza ildo berri bat irekiz.

Irakaskuntza unibertsitate zentroa