Ekintzailetasuna, dibertsifikazioa eta enpresa-jarduera berrien sorrera sustatzeko MONDRAGON Korporazioaren plataforma korporatiboa gara.
Irakurriena
- 1. Gipuzkoako Bazkundeak saria eman dio MLAKoop kooperatibari
- 2. Arkaitz Etxezarreta, Errekako zuzendari nagusi berria
- 3. “Gizarte hobe bat sortzea, hori da gure utopia eta, gure inperfekzio guztiekin, utopia hori lurreratzen saiatzen gara”
- 4. Espainiako Bankuko gobernadoreak MONDRAGON bisitatu du
- 5. Errekak Darwin Biomed startuparekin bat egin du, Health linea bultzatzeko helburuarekin
- 6. Ingeniaritza eta Zerbitzuen Dibisioa Advanced Factories-en egongo da
- 7. Arizmendi ikastola, 20 urte
- 8. Parte-hartze handia LagunAro BGAEren 2024ko ohiko batzarrean
- 9. LKS Next Estatuko lehen 100 teknologikoen artean, 2023ko fakturazioaren arabera
- 10. Kooperatiben Korrikako argazki galeria ikusgai
SHAKERS startup-ean inbertitu du MONDRAGONek
Korporazioak lanean jarraitzen du bere kooperatiben artean ekintzailetzarako eta negozio berriak sustatzeko gaitasunak sustatzeko, hazteko gaitasuna duten enpresa gazteen aldeko apustua eginez.
Freelance-enpresa eta -ekipoei proiektuak malgutasunez eta urrunetik garatzeko on line konektatzeko aukera ematen dien lehen plataforma da Shakers. 2019an sortu zen startup hori, lana berrasmatzeko asmoz. Algoritmo bat garatu du, enpresei aukera ematen diena beren beharrekin hobekien egiten duen freelance bat aurkitzeko, eta, aldi berean, beren proiektuaren kudeaketa errazten duten tresnen sorta bat eskuratzeko.
Sustatzaileek etorkizun hurbilean ikusten dute mundu osoko langileek aukera izango dutela nazioarteko enpresekin konektatzeko, gaur egun baino errazago.
Shakersek lan-plataformen ereduan aldaketa osoaren aldeko apustua egin du. Izan ere, elkarlaneko lan-ingurune bat sortuko da, urruneko harremana erraztuko duena.
800.000 €-ko finantziazio lerroaren funtsezko helburuak, Clave Capital eta zenbait business angels buru direla, hazkundea bizkortzea da. Oraingoz Espainian lanean ari diren arren, 2022tik aurrera nazioarteko hedapena abian jartzea espero dute.