Asier Toledanok ordezkatu du Jose Antonio Molina Embega-ko zuzendaritzan

ZIV Aplicaciones y Tecnología enpresan operazioen zuzendaritzan aritu ondoren iritsi da Toledano Bilatorta-ra. Makina erremintaren eta aeronautikaren sektoreetan esperientzia handikoa da.
Card image cap
2022/09/12

Iragan abuztuan fitxatu zuen Embegak Asier Toledano zuzendari nagusi lez. Hala, ingeniari industrial honek ordezkatuko du Jose Antonio Molina enpresa kooperatiboaren zuzendaritzan. Molinak sei urte (2016-2022) egin ditu Embegan eta aurrerantzean beste ardura batzuk hartuko ditu MONDRAGON Korporazioan.

Industria Ingeniaritzan lizentziaduna da, EHU/UPVtik, eta masterrak egin ditu Negozio, Produkzio eta Fabrikazio Teknologia Aurreratuetan Mondragon Unibertsitatetik, Georgetown Universityk eta Eseune Business School-etik. Aeronautika eta makina erreminta sektoreetan esperientzia handia du Asier Toledanok. 

Jose Miguel Molina 2016an iritsi zen Embegara eta ordutik zuzendari nagusia izan da. Aurrerantzean, berriz, MONDRAGON Korporazioan beste ardura batzuk hartuko ditu.

Zuzendari berriak "Lean eta QRM filosofiak aplikatzen, zein ekipo eta autogestioan oinarritutako erakunde modernoak garatzen" aditua da. Hala, besteak beste, Deguisa, Ona EDM eta ZIV Aplicaciones y Tecnología enpresetan aritu da, azken horretan operazioen zuzendari gisa. 

Molinak, berriz, Nafarroako Unibertsitate Publikoan Ingeniaritza Tekniko Industiala egin zuen eta masterra dauka Lan-Arriskuen Prebentzioan. Fagor Ederlan Tafallan 15 urtez egin zuen lan, produkzio zuzendari ondokoa izan zen eta kalitate zuzendari izatera ere iritsi zen. 

2016an iritsi zen Embegara, zuzendari nagusi gisa. Era berean, 'Laseme' (Lizarrako Merindadeetako Enpresen Elkartea) elkartearen errektore batzordeko kide izan zen eta ANEL elkarteko zuzendari batzordeko kide. 

Dekoraziorako osagai metalikoak