LABORAL Kutxak gehitu egin ditu familientzako neurri aringarriak

60.000 familiak atera diezaiekete etekina LABORAL Kutxaren hipoteka-maileguetako neurri lasaigarri esklusibo eta doakoei: kuota murriztea eta kapitala ez ordaintzea.
Card image cap
2023/03/01

Beste entitate batzuekin batera, LABORAL Kutxak bat egin zuen hipoteka-zordunak babesteko premiazko neurrien Errege Lege Dekretuarekin. Apenas pasatu diren bi hilabete Gobernuak diseinatutako plana praktikan jarri zenetik, eta oraindik ez da hautematen eragin nabarmenik entitateko bezeroengan; izan ere, 32 eragiketa baino ez dira erregistratu. Nolanahi ere, hilabete batzuetako aldea egoten da interes-tasen igoeraren eta maileguen kuotak berrikustearen artean; horregatik, ezin da baztertu familiaekonomiak are gehiago okertzea.

Iaz, abenduaren amaieran, KPIak % 5,7ko igoera nabarmena izan zuen Estatuan, eta joan den urtarrilean, eutsi beharrean, KPIaren urteko aldaketa-tasa % 5,9koa izan zen

Halaber, inflazioa murrizteko, banku zentralek diru-politika aldatu egin dute eta horrek erreferentzia-tasak igotzea eragin du; baina oraingoz ez da helburua bete, eta prezioek gora egiten jarraitzen dute. Iaz, abenduaren amaieran, KPIak % 5,7ko igoera nabarmena izan zuen Estatuan, eta joan den urtarrilean, eutsi beharrean, KPIaren urteko aldaketa-tasa % 5,9koa izan zen, hau da, bi hamarren handiagoa. Eta atzo bertan ezagutarazi zen otsailerako aurrerapena; KPIa beste bi hamarren igo da, % 6,1era arte.

Beraz, pentsatzekoa da datozen hilabeteetan handitu egin daitekeela familien gaineko presioa, eta, gainera, hipoteken eremutik kanpora ere zabaltzea; hain zuzen ere, horri irtenbidea eman nahi izan dio LABORAL Kutxak, Praktika Onen Kodearen babes-eremua are gehiago zabalduta. Horregatik guztiarengatik, LABORAL Kutxak beste urrats bat egin eta defentsa-perimetroa handitu nahi izan du, eta, horretarako, ohiz kanpoko neurri batzuk ezarri ditu zailtasunak dauzkaten familiei babes handiagoa emateko. Horrela, LABORAL Kutxak bi babes-eremu definitu ditu, biak osagarriak eta ezbaztertzaileak, eta horietan zenbait neurri ezarri ditu etxeko gastuei lasaiago aurre egiteko:

1) Hipoteka-eremua:

a) Praktika Onen Kode berrian jasotako neurriak, besteak beste, hauek: kuotak izoztea, mailegua luzatzea, tasa aldakorretik finkora aldatzea, etab.

b) Familia batzuk Praktika Onen Kodeak araututako baldintzetatik kanpo geratu direnez eta horiek ere gogoan, LABORAL Kutxak neurri aringarri bat eskaini nahi die 60.000 euro arteko errentak dituzten familia-unitateentzat, arnasaldia izan dezaten hipotekaren hurrengo kuotetan: mailegu pertsonal bat % 0ko UTBan kuotarik gabe 12 hilabetez, hipoteka-maileguaren kuota murrizteko edo horri muga jartzeko, kosturik gabe eta urtebetez.

c) LABORAL Kutxaren hipoteka-maileguen neurri aringarri esklusiboen ezaugarriak: inolako agiri gehigarririk eman beharrik gabe, doan eta berehala, 60.000 familiak aukera bikaina izango dute 6 hilabeteko bi gabealdi aktibatzeko, hau da, denboraldi horretan maileguaren kapitala ordaindu beharrik ez izateko. Horretarako aukera izango dute azken urteotan LABORAL Kutxan formalizatutako hipoteka-mailegu gehiengehienek (2017tik % 99). Halaber, bezeroak aukera dauka bere hileko kuota murrizteko, betiere aldez aurretik mailegua amortizatu baldin bada eta epea laburtu baldin bada. Joan den urtarrilean, 47 bezerok eskatu zuten gabealdia (hau da, interesak besterik ez ordaintzea) eta beste 55 bezerok erabaki zuten ordaintzen ari ziren hileko kuota txikiagotzea. 

LABORAL Kutxak aukera emango die 400.000 bezero ingururi gastu arrunten ordainketak zatitzeko eta geroratzeko % 0ko UTBan

2) Gastu arrunten eremua:

a) LABORAL Kutxak aukera emango die 400.000 bezero ingururi gastu arrunten ordainketak zatitzeko eta geroratzeko % 0ko UTBan, hain zuzen ere, beraien txarteletan Ordainketa Finantzatuak edo Erosketa Geroratua modalitateak dituztenei. Etxeko gastu arrunten ordainketa zatitu ahal izango dute hiru, sei, bederatzi edo hamabi hilabetetan, inolako kosturik gabe; gastu arrunt horien barruan daude ordainagiri, zerga eta transferentzia nagusiak (energia, aseguruak, Ondasun Higiezinen Zerga, ikasketa-gastuak, etab.). Gaur egungo zailtasun-egoerari erantzuteko neurri estandarizatuez gain, LABORAL Kutxa bereziki ahaleginduko da bakarkako beste konponbide batzuk ere bilatzen, eta egoera bakoitzaren kasuistika aintzat izanik.

Banketxea