Irakurriena
- 1. “Gizarte hobe bat sortzea, hori da gure utopia eta, gure inperfekzio guztiekin, utopia hori lurreratzen saiatzen gara”
- 2. Espainiako Bankuko gobernadoreak MONDRAGON bisitatu du
- 3. Errekak Darwin Biomed startuparekin bat egin du, Health linea bultzatzeko helburuarekin
- 4. Ingeniaritza eta Zerbitzuen Dibisioa Advanced Factories-en egongo da
- 5. Arizmendi ikastola, 20 urte
- 6. Parte-hartze handia LagunAro BGAEren 2024ko ohiko batzarrean
- 7. LKS Next Estatuko lehen 100 teknologikoen artean, 2023ko fakturazioaren arabera
- 8. Kooperatiben Korrikako argazki galeria ikusgai
- 9. Aldapako Korrika arrakastatsua
- 10. Laboral Kutxaren 'Zentzua' esperientzia, TU Lankideren gai nagusia
MONDRAGON Assemblyren soluzioak ikusgai "Intersolar India"-n
Azaroaren 27tik 29ra "Intersolar India" azoka egin da Bangaloren, eta Mondragon Assemblyk Eguzki panelak fabrikatzeko dituen soluzioak erakutsi ditu bertan. Eguzki energiaren sektorean erreferentziakoa den nazioarteko erakusketa da "Intersolar India", eta nagusiki industria fotovoltaikoko eta teknologia termosolarren industriako enpresak elkartzen dira bertan. Aurtengo ediziora 10.000tik gora bisitari joan dira, hainbat herrialdetatik joanda.
India, merkatu gakoa
Azken txostenek erakusten dutenez, Indiako merkatuak gakoa izaten jarraituko du eguzki energiaren sektorerako. Indian instalatutako potentziak gero eta azkarrago egiten du gora urtetik urtera, eta eduki lokaleko politikei esker Indiako merkatu fotovoltaikoa erabateko errealitatea da gaur egun.
Horregatik, eta herrialdeko hazkunde positiboari eta bezeroei hobeto erantzuteko, Mondragon Assemblyk filial bat dauka Nueva Delhin, Indian, 2016an inauguratua.
Urteko azken azoka
"Intersolar India" izango da urte honetan Mondragon Assembly presente egongo deneko azken azoka. Aurretik, kooperatibak nazioarteko hainbat azoketan erakutsi ditu bere soluzioak, hala nola Intersolar Munichen, SNECn (Txina) eta REIn (Renewable Energy India), denak eguzki energiaren negozioari buruzko azokak izanik.