Lagun Aro Aseguruak Euskadiko Kutxan integratzeko prozesua

Joan den abenduan Euskadiko Kutxak 65 milioi euro inbertitu zituen Seguros Lagun Aro SA eta Seguros Lagun Aro Vida SA konpainien kapitalaren %100 eskuratzeko. Eragiketa horrekin Euskadiko Kutxak bere Banku aseguruen estrategia berriaren hedapena hasi nahi du, zeinean bezeroaganako espezializazioa eta orientazio bakarra lehenetsiko diren negozio finantzarioei eta aseguruetakoei dagokienez.
Card image cap
2012/03/07

Gaur egun bi enpresak integratzeko fasea garatzen ari da, estrategia bateratua garatzeko eta sinergiak aprobetxatzeko helburuarekin. Testuinguru horretan, etapa berri honen abiapuntua joan den otsailaren 13an kokatzen da, egun horretan Lagun Aro Aseguruetatik zetozen 50 kudeatzaile Euskadiko Kutxaren bulegoetan sartu baitziren, mota guztietako aseguruak saltzen hasteko, baina dagoeneko Euskadiko Kutxaren sare komertzialaren bitartez.

Hori dela eta, otsailaren 24an Harrera Instituzionaleko ekitaldia egin zen, eta bertan elkartu ziren Lagun Aroko kudeatzaileak eta Txomin Garcia (lehendakaria), Julio Gallastegui (zuzendari nagusia), Xabier Egibar (Negozio Garapenerako Arloaren zuzendaria), Pello Guereño (Partikularren Arlo Komertzialaren zuzendaria), Nuria Agirre (Gestio Sozialeko zuzendaria) eta Juan Manuel Egia (Aseguruen zuzendari komertziala).

Euskadiko Kutxako Kalitatearen zuzendaria den Jon Emaldik aurkeztu zuen jardunaldian zehar, Lagun Aroko kudeatzaileek Euskadiko Kutxaren ikuspegi orokorra, misioa, ikuspena, balioak eta eredu komertziala aztertu zituzten, baita antolamendu eredua eta integrazio plana, pertsonei dagokienez.

Banketxea

Aseguru konpainia