Ekintzailetasuna, dibertsifikazioa eta enpresa-jarduera berrien sorrera sustatzeko MONDRAGON Korporazioaren plataforma korporatiboa gara.
Irakaskuntza unibertsitate zentroa
Irakurriena
- 1. “Gizarte hobe bat sortzea, hori da gure utopia eta, gure inperfekzio guztiekin, utopia hori lurreratzen saiatzen gara”
- 2. Espainiako Bankuko gobernadoreak MONDRAGON bisitatu du
- 3. Errekak Darwin Biomed startuparekin bat egin du, Health linea bultzatzeko helburuarekin
- 4. Ingeniaritza eta Zerbitzuen Dibisioa Advanced Factories-en egongo da
- 5. Arizmendi ikastola, 20 urte
- 6. Parte-hartze handia LagunAro BGAEren 2024ko ohiko batzarrean
- 7. LKS Next Estatuko lehen 100 teknologikoen artean, 2023ko fakturazioaren arabera
- 8. Kooperatiben Korrikako argazki galeria ikusgai
- 9. Aldapako Korrika arrakastatsua
- 10. Laboral Kutxaren 'Zentzua' esperientzia, TU Lankideren gai nagusia
MONDRAGON Sustapen Zentroak eta Mondragon Unibertsitateak Startup Olé 2022 ekitaldian parte hartu dute
Estatu mailan alor honetako hiru ekitaldi onenen artean kokatzen da eta azken urteotan Hego Amerikako herrialdeetako ekosisteman ere nabarmendu da, bertako bost herrialdetan urteroko bisitak eginez. Aurtengo edizioan, gainera, Mondragon Unibertsitatea ere bertan izan da, bertako ekintzailetasunaren alorreko unitatea den Mondragon Team Academy-ren eskutik. Honen barne kokatzen da LEINN gradua eta berau ordezkatuz ekimen ezberdinak aurkeztu dituzte ondorengo startup-ek: Smallops, Vidext eta The Good Goal, Bibagu eta La Rioja proiektuekin batera. Leinner parte-hartzaileekin batera, unibertsitateak bere stand-ean aurkeztu ditu bai aipatutako proiektuak baita ekintzailetasun sarean dauzkan beste hainbat ere. MTA-ko kideak gustura geratu dira ekitaldiak emandakoarekin.
Sektore anitzetako 170 startup baino gehiago, 100 inbertitzaile eta Korporaziotik gora, 2.500 bisitari, 80 mahai-inguru eta 1.100 bilera baino gehiagorekin, Startup Olé ekitaldi garrantzitsua bilakatu da MONDRAGONentzat
Sektore anitzetako 170 startup baino gehiago, 100 inbertitzaile eta Korporaziotik gora, 2.500 bisitari, 80 mahai-inguru eta 1.100 bilera baino gehiagorekin, Startup Olé ekitaldi garrantzitsua bilakatu da MONDRAGONentzat, hain zuzen, Korporazio ekintzaile bezela lortu nahi duen posizionamenduari begira. Izan ere, Startup Olé puntako ekitaldia bilakatu da hainbat esparrutan, oinarri teknologikoa duten proiektu berritzaileak batuz, kalitatezko konexioak ahalbidetuz eta tendentzia teknologikoak ezagutaraziz. Azken batean, testuinguru aparta bilakatzen da MONDRAGON Sustapen Zentroak taldeko kooperatiben interesekin bat egin dezaketen proiektuen eta inbertsioen identifikazioaren sustapenean lanean jarrai dezan.
Berrikuntza irekia
Ildo honetatik, 100 startup baino gehiagoren finantziazio eta elkarlan beharren inguruko aurkezpenetan parte hartu dugu, baita 30 batekin bildu ere. Aldi berean, Joseba Sagastigordiak, MONDRAGON Sustapen Zentroko zuzendariak, ‘Oportunidades para la Innovación Abierta en Empresas y Corporaciones’ izenburupean antolatutako mahai-inguruan parte hartu du. Mahaikide izan ditu beste Korporazio batzuetako ordezkariak, hala nola, Renfe, Once Fundazioa, Cinfa, Acciona eta RTVE Korporazioa (Innova proiektua). Bertan, berrikuntza irekiaren alorreko esperientziak partekatu dituzte, startup-ekin eraiki daitekeen harremanaren egituraketan inbertsio korporatiboa balioan jarriz.