“Munduan jarraitzaile asko ditugu”

Ander Etxeberria, MONDRAGONeko Hedapen Kooperatiboaren arduradunak iritzi eta pertzepzio asko partekatzen ditu elkarrizketa honetan eta hizpide ditu kooperatibismoa munduan, gazteak, Arizmendiarrieta, etorkizuna.
Card image cap
2021/06/15

Eskola Politeknikoan eta Deustuko unibertsitatean ikasi zuen, Otaloran egin zituen praktikak eta gero lanean ere aritu zen bertan. Ondoren, Ikerlanen Pertsonal departamenduan aritu zen. Eta 2016aren hasieran Mikel Lezamizek utzitako kargua hartu zuen, eta ordutik da MONDRAGONeko Hedapen Kooperatiboaren arduraduna.

Badira bost urte kooperatibismoaren zentzua eta eredua munduan barrena hedatzeko ardura hartu zuenetik eta une hau aprobetxatu dugu balantzea egiteko, gurera iristen diren bisitarien interesa ezagutzeko, eramaten duten balorazioa, bizipenak...

Gainera, egungo kultura kooperatiboa, etorkizunera begira pertzepzioak, kooperatibista izaera... horretaz ere hausnartu du Anderrek elkarrizketan.