BeraKruz Ikastola FLL Euskadi-MONDRAGON torneoan izango da

Markina-Xemeingo ikastetxetik bi taldek Challenge kategorian parte hartuko dute eta hirugarren batek Explore kategorian.
2023/02/10

FLL Euskadi-MONDRAGON torneoak gero eta zabalago ditu mugak, eta aurten Markina-Xemeindik hiru taldek parte hartuko dute, bik Challenge kategorian eta hirugarren batek Explore kategorian.

BeraKruz Ikastolan Haur Hezkuntzatik aplikatzen duten robotika programa propio bat dute, eta ildo horri jarraiki duela sei urte hasi ziren bertako taldeak First Lego League torneoan parte hartzen. Bertako ikasleek proiektu interesgarriak garatu dituzte Superpowered erronkari aurre egiteko.

Argazki galeria: https://www.flickr.com/photos/tulankide/albums/72177720305917678

52680298459_d46aef128f_k.jpg

52680298379_a0936012d1_k.jpg

First Lego League 2023

2023ko martxoaren 4ean izango da FLL Euskadi-MONDRAGON, Mondragon Unibertsitatearen Iturripeko campusean. Aurten, behin COVID19 pandeamiaren murrizketak gaindituta berriz ere jai izugaria biziko da bertan, Iturripeko kiroldegia epizentro harturik.

Teknologia berriak eta jakintza zientifikoak ezagutzea eta menderatzea da txapelketaren xedea. Horrez gain, talde-lana, sormena eta etengabe hobetzeko nahiaren balioak bultzatzea da oinarrian sustatzen diren helburuak.