Irakurriena
- 1. Kooperatiben Korrikako argazki galeria ikusgai
- 2. Aldapako Korrika arrakastatsua
- 3. Laboral Kutxaren 'Zentzua' esperientzia, TU Lankideren gai nagusia
- 4. 'Nature' aldizkariaren arabera desberdintasunaren aurkako eta jasangarritasunaren aldeko eredua da MONDRAGON
- 5. MONDRAGONeko kooperatibek 55 kilometro eta hamarnaka ekimen Korrikan
- 6. Bexen Cardiok bat egin du Korrika 23rekin
- 7. Fagor Electrónicak Triax Digital Solutions (TDS) erosi du, egoitza eta hirugarren sektorerako multimedia soluzioen merkatua gidatzeko
- 8. Nerea Aranguren, DanobatGroupeko eta MIAko zuzendari nagusia eta MONDRAGONeko lehendakariorde berria
- 9. Kooperatibismoaren emakume aitzindariak omen dituzte Kooperatiben Kontseiluak eta Konfekoopek
- 10. 74ko sortzaileei omenaldia egin diete Aurrenak kooperatiban
EROSKIk 85 milioi euroko etekina izan du lehen seihilekoan
EROSKI Taldeak lehen seihilekoko kontuak itxi ditu 2019ko uztailaren 31n, eta 85 milioi euroko emaitza positiboa izan du.
Denera, EROSKI taldeak 2.250 milioi euroko negozio zifra izan du. Nabarmentzekoa da salmentak %1,9 igo izana EAEn, Nafarroan, Galizian eta Balearretan, zeinetan Zurekin eredura aldatua baitago sarearen gehiena; horrek erakusten du kontsumitzaileek harrera ona egin diotela. Ohiko etekin operatiboak, negozioaren eboluzioa adierazten duenak, 65 milioi euroko emaitza lortu du lehen seihilekoan; hortaz, %10 igo da joan den urteko epe beraren aldean; horren arrazoia da balio katearen efizientzia hobetu izana bai prozesu logistikoetan eta bai Zurekin eredu komertzialean.
Urteko lehen zatian, EROSKIk zorraren 68 milioi euro amortizatu ditu, eta, beraz, ia 1.800 milioi euro gutxitu du 2010etik hona.
Aurreko konpromiso guztiak beterik, EROSKIk finantza akordio berria egin du hartzekodun guzti-guztiekin, eta horrek erakusten du bankuek proiektua eta haren negozio plana babesten dutela. Akordio berria indarrean sartu zen 2019ko uztailean, eta estaldura finantzarioa emango dio taldeari 2024ra arte.
"Kontuek erakusten dute nolako baldintzak lortu diren zorra entitateekin berriz finantzatuta, orobat errentamenduen NIIF16 araua lehen aldiz aplikatu izana", azaldu du EROSKIko finantza zuzendariak, Jose Ramon Anduagak.
Inbertsioa 42,4 milioi eurotara igo da propioak eta frankiziatuak kontuan hartuta, eta, hein handian, 116 supermerkatu birmoldatu eta 38 denda berri irekitzearen ondorio da. Zehazki, supermerkatu propio bat, Cash and Carry bat, frankizia erako 32 saltoki, Dooers kirol oinetakoen bi denda eta bi bidaia bulego. Irekiera horiek egin eta dendak Zurekin eredura eraldatzearen ondorioz, EROSKIk 208 lanpostu sortu ditu aurtengo lehen seihilekoan.
Taldeak sei milioi Bazkide Bezero ditu, EROSKI Cluben, CAPRABOren eta FORUM SPORTen txartelaren jabeak direnak. Urteko lehen seihilekoan, Taldeak 127 milioi euroko transferentziak egin ditu eskaintzetan eta sustapenetan, zeinak gero eta pertsonalizatuagoak baitira.
Bestalde, EROSKI S. COOP. kooperatiba nagusiak 93 milioi euroko etekina izan du ekitaldiko lehen seihilekoan.