2017-08-19T01:48:48+02:00

Tresna pertsonalak

Zozketa eta lehiaketak

Columbus argazki lehiaketaren bigarren edizioa martxan

2015/03/26

Aurten, bigarren urtez jarraian, argazki lehiaketa jarri dugu martxan Tulankide.com-en, Columbusekin elkarlanean. Parte hartzeko, naturarekin lotutako argazkiak aurkeztu beharko dira eta irabazleak Columbusen pack ederra jasoko du: motxila, pontxo denda eta bastoia. Maiatzaren 8a izango da argazkiak bidaltzeko azken eguna.
Columbus argazki lehiaketaren bigarren edizioa martxan

Oinarriak

Parte hartzeko

  • Argazkiarekin batera adierazi beharko dira:
    • Egilearen izen-abizenak.
    • Harremanetarako telefonoa.
    • Argazkia noiz eta non ateratakoa den.
  • Epea: 2015eko maiatzaren 8a izango da azken eguna.

 

Baldintzak

  • Naturako argazkiak izango dira.
  • Edozeinek parte hartu dezake.
  • Parte-hartzaile bakoitzak, gehienez, 5 argazki aurkez ditzake.
  • Argazkia “.jpg” formatu digitalean aurkeztuko da. Argazkien tamaina 15 cm x 20 cm izango da gutxi gorabehera, eta gutxienez 1 MB eta gehienez 5 MBeko pisua izatea gomendatzen da.
  • Beste inon argitaragabeak izan beharko dira argazkiak.

Irabazlea

  • Irabazlea nor den maiatzaren 15ean jakinaraziko dugu, TUlankide.com-en.
  • Epaimahaia TUlankideko kideek eta argazkilari profesionalek osatuko dute eta argazkiaren kalitatea eta originaltasuna hartuko dituzte kontuan.

 

  • Jasotako argazkiak Columbusen artxiboan gordeko dira eta Columbusek erabiltzeko baimena izango du lehiaketa hau promozionatzeko. Argazkiak ez dira erabiliko beste helburu komertzial batzukin.
  • Lehiaketan parte hartzeak oinarri hauek onartzea dakar.

 

www.columbus-outdoor.com


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak