2017-10-17T20:47:22+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Zer dugu gustukoen aisialdian?

2017/08/02

Laboral Kutxak eginiko ikerketa batean jaso denez, ikaragarri maite dugu bidaiatzea, batik bat atzerrira. Eta gainontzeko jarduerak oso atzean geratu dira: naturaz gozatzea, ikuskizunetara joatea, erosketak egitea, tragoak hartzea.
Zer dugu gustukoen aisialdian?

Eginiko ikerketan ia 3.000 iritzi jaso dira eta horien artean atzerrira bidaiatzea da pertsonen % 41en aisiako jarduera nagusia; % 26k, ordea, nahiago du Espainia barruan bidaiatzea. Gainerako jarduerak oso atzean daude ehunekotan: naturaz gozatzea (% 10), ikuskizunetara joatea (% 9), erosketak egitea (% 8) eta tragoak hartzera joatea (% 6).

Egia esan, Interneten ematen dugu gure astialdiaren zati handi bat; izan ere, askorentzat (% 28rentzat) eztabaidarako leku bihurtu da, edo ligatzeko (% 25entzat), nahieran pelikulak eta telesailak ikusteko (% 21entzat) eta bideo-jokoez gozatzeko (% 19rentzat). Gutxi batzuentzat (% 9rentzat), online ikastaroak egiteko eskola ere bada. Garbi dago; Internetek dena ahalbidetzen du: aisialdiari buruz ikertzea, sarrerak erostea, azken esperientzia partekatzea… 

Baliabide ekonomikoen menpe

Aisialdian gehiago inbertitzen ez badugu, baliabide faltagatik da. Dirurik eza da gehien aipatzen den arrazoia, jarduera gehiago egiteko eta aisialdiaz gehiago gozatzeko oztopoez ari garenean. Atzetik datoz denbora falta (% 29rentzat), energiarik eza (% 13rentzat), ekimen gabezia (% 11rentzat), ezagutza falta (% 9rentzat) eta konpainiarik eza (% 7rentzat).

Dirua urri dagoenean, normala da prezio onak bilatzea. Horregatik, aztertu ditugun pertsonen % 65ek diote eskaintzak bilatzen dituztela hegazkin-txartelak eta bidaia-paketeak eskuratzeko (% 50ek), ikuskizunetara eta jatetxeetara joateko (% 30ek) eta erosketak egiteko (% 20k).

Interneteko erabiltzaileen erdiari astean behin afaltzera edo ikuskizun bat ikustera joateko heltzen zaio aurrekontua; % 35ek, berriz, astean hainbat alditan egiten du, eta % 15ek hilean noizbait. 

Zer bilatzen dugu gure astialdian?

Ondo pasatzea eta jendearekin egotea; horiexek dira aisialdiaz gozatzera bultzatzen gaituzten arrazoi nagusiak. Zehatzago esanda, bilatzen duguna da gure senitartekoekin eta lagunekin egotea (% 26k), laneko kontuetatik deskonektatzea (%24k), teknologiari eta gaurkotasunari lotutako berritasunak aurkitzea (% 18k), lagunak egitea (% 17k) eta kulturaz janztea (% 15ek). 

Alde handiak belaunaldien artean

Interneti esker, astialdia nola pasatzen dugun parteka dezakegu, eta hori ohituraz eta lotsarik gabe egiten dute gazteenek, batez ere umorezko mezuetarako eta emozioarekin zerikusia duen guztirako joera handia dagoen plataformetan. Hauek dira gehien partekatzen dituzten edukiak: argazkiak(% 40k), selfieak (% 30ek), testu laburrak (% 15ek), bideoak (% 8k) eta memeak (% 7k).

Belaunaldien arteko aldea gehien nabarmentzen den eremuetako bat da Internet. Horrela, bada, adinduenek taldean egiteko eta artearekin eta kulturarekin lotutako aisialdiko jardueretarako joera dute batez ere; gazteenek, ordea, jarduera indibidualistagoak maite dituzte, eta aisialdia modu pasibo eta birtualagoan bizitzeko gogoa erakusten dute.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak