2017-12-13T19:46:25+01:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Zainketa aringarrien inguruko jardunaldiak Arizmendi Ikastolaren eskutik

2013/03/07

Martxoaren 13an izango dira bosgarrenez Erizaintzako Jardunaldiak Arrasateko Kulturaten. Arizmendi Ikastolako Lanbide Heziketa sailaren eskutik, ‘Ezin bada sendatu, zaindu’ lelopean hainbat adituk jardungo dute ekitaldian. Izena emateko epea bihar arte izango da zabalik.
Zainketa aringarrien inguruko jardunaldiak Arizmendi Ikastolaren eskutik

Arantza Hernandez, Arizmendi Ikastolako irakaslea eta medikua.

Zainketa aringarria da bizitzaren azken fasean dauden gaixoentzako arreta. Jardunaldiek parte hartzaileei ikuspegia zabaldu nahi diete, zaintza mota honi nola heldu irakatsiz. Hala, gaixotasunei aurre egiteko bide berriak, teknologia berrien aplikazioa, zerbitzu sozialen garapena eta gaurkotasunari lotutako beste hainbat gai jorratuko dira. Topaketak, “bai ikasleak eta bai lanean dabiltzan laguntzaileak trebatzeko” helburuarekin egiten direla adierazi digu Arantza Hernandez Erizaintzako Zaintza Osagarrien arduradunak. Arizmendi Ikastola duela hamabost urte hasi zen laguntza osagarrien titulua eskaintzen. "Jendea prestatu" beharra zegoen, eta honela eskaintza zabalagoa ematea erabaki zuten jardunaldien bitartez.

Arantza Hernandez

Arantza Hernandez, Arizmendi Ikastolako Ferixalekuko guneko erizaintzako gela batean.

Enpresen partaidetza

Goizean zehar hiru hitzaldi egongo dira, eta horien artean antolatzaileek nabarmendu dute Naomi Hasson Saiatu proiektuko erizain kudeatzaileak ‘Erizain laguntzailea eta bere garrantzia familia-unitatean’ izenburuarekin eskainiko duena. Honetaz gain, Jesús Millas Oñatiko Osasun Zentroko familia medikua eta Debagoieneko Ospitaleko ESIko Zaintza Aringarrietako kidea, zainketa mota horien antolaketaz arituko da. Jarraian, Txagorritxu Ospitaleko Maria José Almaraz medikuak bioetika gaia landuko du. Era berean, teknologia berrien gainean, Osarean enpresa jardungo da. Arratsaldean tailerrak izango dira, zainketa aringarriak jasotzen ari diren pertsonei eta senitartekoei nola lagundu irakasteko asmoarekin.
Jardunaldietako sarrera dohainik izango da; arratsaldeko tailerretan parte hartu nahi duenak, berriz, 15€ ordaindu beharko du. Izena emateko azken eguna martxoaren 8a izango da. Ekitaldiaren hasieran parte hartzaileen akreditazioa egingo da. Informazio gehiago webgunean http://arizmendipro.eu/ekimenak/erizaintza-jardunaldiak.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak