Irakurriena
- 1. Gipuzkoako Bazkundeak 2024ko Gipuzkoako Enpresa saria eman dio MLAKoop kooperatibari
- 2. Arkaitz Etxezarreta, Errekako zuzendari nagusi berria
- 3. “Gizarte hobe bat sortzea, hori da gure utopia eta, gure inperfekzio guztiekin, utopia hori lurreratzen saiatzen gara”
- 4. Espainiako Bankuko gobernadoreak MONDRAGON bisitatu du
- 5. Errekak Darwin Biomed startuparekin bat egin du, Health linea bultzatzeko helburuarekin
- 6. Ingeniaritza eta Zerbitzuen Dibisioa Advanced Factories-en egongo da
- 7. Arizmendi ikastola, 20 urte
- 8. Parte-hartze handia LagunAro BGAEren 2024ko ohiko batzarrean
- 9. LKS Next Estatuko lehen 100 teknologikoen artean, 2023ko fakturazioaren arabera
- 10. Kooperatiben Korrikako argazki galeria ikusgai
Workshop-a makina elektrikoen diseinuan, kontrolean eta erabileran egindako azken aurrerapen eta ikerketak ezagutarazteko
Vicente Atxa Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko koordinatzaileak eta Leyre Bilbao Eusko Jaurlaritzako Teknologia eta Estrategia zuzendariak emango diote hasiera ekitaldiari. Gai horretako nazioarteko ospe handiko hiru adituk ere parte hartuko dute, gainera. Bristoleko, Sheffieldeko eta Oviedoko unibertsitateetakoak dira, hurrenez hurren. Workshopa ingelesez emango da eta doakoa izango da. Unibertsitateak iaz abian jarritako Energiari eta Potentzia Elektronikari buruzko Jardunaldien barruan kokatzen da.
Ekitaldiaren helburua makina elektrikoen diseinuaren, kontrolaren eta erabileraren azken joera teknologikoen berri ematea da. Makina horien kostuari, tamainari, bizi-zikloari eta eraginkortasunari lotutako baldintzak direla eta, alor horretan ikertzen ari diren ingeniariei erronka berriak sortzen ari zaizkie. Makina elektrikoak funtsezko osagaiak dira energia elektrikoa erabiltzen, ekoizten edo eraldatzen duten sistema elektroniko modernoentzat. Makina elektrikoen erabileraren adibideak guztiz ohikoak dira, hala nola garbigailuak, aire girotzeko gailuak edo ordenagailuak, baina baita makina handiagoak ere, esaterako hegazkinak, ibilgailu elektrikoak, itsasontziak edo energia-iturri berriztagarriak.
Jardunaldia arlo horretan interesaturiko profesionalei zuzenduta dago, oro har, baina batez ere industria-zuzendariei eta teknologia-zentro eta -departamentuen arduradunei. Garatzen ari diren azken teknologiak eta horien erabilerak azalduko dituzte adituek beren hitzaldietan. Jardunaldiaren beste helburu bat da enpresen, unibertsitatearen eta teknologia-zentroen arteko sinergiak sortzea, makina edo motor elektrikoen alorrean ezagutza eta jarduera berriak garatzeko.