2017-08-21T15:45:12+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Wingroup taldeko Columbus markak Behobia Donostia lasterketa ospetsuaren azokan parte hartu du

2013/11/13

Wingroup taldeko Columbus Discover Nature marka Behobia Donostia lasterketa ospetsuan izan da aurten. Bergarako markak aurreneko aldiz parte hartu du lasterketaren itzalean egiten den azokan. Beste zenbait marka eta enpresarekin batera, Columbusek bere produktua aurkezteko aukera izan du asteburu osoan Anoetako belodromoan eta 'oso gustura' bueltatu dira izandako emaitzarekin. Larunbat arratsaldean sekulako jendetza gerturatu zen Columbusen erakustokira.
Wingroup taldeko Columbus markak Behobia Donostia lasterketa ospetsuaren azokan parte hartu du

Columbus Discover Natureko marketin arloko Arantxa Izura elkarrizketatzeko aukera izan du TU lankidek. Columbuseko arduradunen esanetan, 'esperientzia oso aberasgarria izan da' eta datorren urtean ere BSS50 edizioan parte hartuko dute.

Columbus1

Columbus Discover Nature taldeko kideak, Arantxa Izura erdian dela.

Aurrenekoz parte-hartu duzue BSSren azokan, ezta?

Aurreneko urtea izan da guretzat eta sekulako ilusioarekin izan gara bertan. Gure taldean gazte asko dago eta ia gehienak gara kirolariak. Enpresarentzat garrantzitsua izan da Behobiara etortzea, erronka handia.

Columbus1-2

Nolakoa izan da esperientzia?

Esperientzia oso ona izan da. Egia da beldur pixka bat bagenuela, eta lehenengo aldia izanda ez genekien nolakoa izango zen, baina dana ondo irten da, eta hurrengo urterako zertan hobetu behar dugun ere badakigu. Hobeto prestatuta etorriko gara, argi baitugu bueltatuko garela.

Zein helbururekin joan zarete BSS49ko azokara?

BSSra datorren jendea ez da bakarrik korrikalaria. Oro har kirolariak dira hona datozenak, eta horregatik gure produktuak eta enpresa ezagutzera emateko leku aproposa zela pentsatu genuen eta horrela izan da. Askok ezagutzen gintuzten, batez ere Gaztea Irratian gure berri izan duelako, baina oraindik ez gaude denda askotan eta horrexegatik aukera paregabea izan da. Jendeak gure produktuak ikusi eta ukitzeko aukera izan du. Dendariek ere aukera izan dute katalogo guztia ikusteko eta dagoeneko badauzkagu eskariak.

Columbus BSS4

Era berean, Real Sociedad taldearen produktu sorta aurkeztu duzue, ezta?

Bai, Realarekin lanean gabiltza, babesle gisa, eta beraiekin batera produktu sorta bat diseinatu dugu. Azaroaren bukaeran dendetan egongo dira produktu horiek. Realaren denda ofizialean eta web gunean ere eskuragai izango dira. Era berean, Gipuzkoako herri askotako dendetan aurkitu ahal izango dituzte bezeroek eta Gabonetarako opari dotorea izan daiteke, batez ere etxeko txikienentzat.

Columbus BSS7

Zein beste produktu aurkeztu dituzue Donostian?

Kanpin dendak, lozakuak, koltxonetak, motxilak, lanparak, trekking-eko makilak… Askotariko produktuak ekarri ditugu. Badugu ere kaleko produktu sorta berri bat, Urban deitzen duguna eta arrakasta izan duena. Laster gure web gunean www.columbus-outdoor.com eskuragarri egongo da sorta hori.

Oro har zein balorazio egiten duzue?

Oso esperientzia positiboa izan da, eta gure bezeroa hobeto ezagutzeko aukera eskaini digu. Larunbatean jende uholdea izan genuen, espero dut orain salmentetan ere igartzea, eta hurrengo urtean bueltatu ahal izatea.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak