2017-10-19T09:01:10+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Webgune berria aurkezteaz gain, ezustekoak ere ez ziren falta izan LagunAro EPSVren Batzar Nagusian

2015/03/30

Ostiralean, martxoak 27, ospatu zuen LagunAro EPSVk urteko ohiko Batzar Nagusia Donostiako Kursaal Jauregiko areto nagusian. Ohiko gaiez gain, webgune berria aurkeztu zuten, erosoagoa eta errazagoa. Era berean, LagunArok komunikazio estrategia berria jarri du abian, eta horren baitan, mutualista eta onuradunen esku jarri du aplikazio berri bat. Batzar Nagusia aplikazio berria aurkezteko aprobetxatu zuen erakundeak.

LagunAro, EPSV Asanblea Nagusia

Arratsaldeko hiruetarako mutualista eta onuradunen joan etorria etengabekoa zen Donostiako Kursaal jauregiaren inguruetan. Batzuk, Eroskiko kolektiboko kideak bezala, autobusean gerturatu ziren bertara eta beste asko auto partikularretan. Arratsaldeko lauretan, berriz, eta bigarren deialdian LagunAro, EPSVren urteko Batzar Nagusiari eman zitzaion hasiera. Gai-zerrendan, besteak beste, aurreikuspeneko Entitateari buruzko puntu hauek garatu ziren: 2014ko ekitaldiko gestioaren memoria eta urteko kontuak, eta 2015eko gestio plana aztertu eta onartu ziren, eta 2015.04.01etik 2016.03.31ra arteko aldirako prestazioak eta kuotak, eta Kontseilu Errektoreak proposatutako erregelamendu aldaketak onartu ziren, izaera teknikoa dutenak.

Webgune berriaren aurkezpenean

Era berean, Batzar Nagusian LagunAro, EPSVren web orriaren bertsio erosoago eta errazago bat aurkeztuko zen, bai eta Smartphone eta iPhonetarako aplikazio (App) bat ere. Biak ostiralean bertan jarri ziren erabilgarri eta, ordutik, aplikazioa deskargatzeko aukera izango dute onuradun eta mutualistek.

Garatu den teknologia berri horren bitartez, mutualistek eta pentsiodunek azkar, erraz eta modu intuitiboan eskuratu ahal izango dute Erakundearen informazio orokorra, bai eta haiei buruzko informazio pribatua ere.

LagunAro, EPSV Asanblea Nagusia

Smartphone eta iPhonetarako aplikazio (App) berria dagoeneko eskuragarri dago

Donostiako Kursaal Jauregiko areto nagusiko beheko butakak jendez bete ziren ostiralean.

Andoni Egaña eta Maialen Lujanbio bertsolariak

Aurreko urteetako hitzorduekin alderatuta, aurtengo Batzar Nagusia ezusteko dotoreaz amaitu zen, izan ere, Andoni Egaña eta Maialen Lujanbio bertsolariek hartu zuten hitza. Biek ala biek euren ikuspegi berezia eskaini zuten, batzarraren gainean aritu ziren, eta 'bereziki pozik agertu ziren berau euskaraz egin zelako %100ean". Antolatzaileek eskatuta, batzarraren interpretazio bitxia egin zuten, eta bertaratutakoek eskertu zieten.

LagunAro, EPSV Asanblea Nagusia

Joseba Barandiaran (argazkian), ekonomista eta komunikatzailea -Euskadi Irratia eta Radio Euskadi-, ere bertan izan zen, LagunAro EPSVk gonbidatuta. Ekonomialariak, batzarrean izandako informazio trukaketa aztertu zuen, eta horren inguruan bere iritzia eskaini zien antolatzaileei. Era berean, tulankide.com wewbguneak elkarrizketa bat argitaratuko du laster, Joseba Barandiarani kursaalen eginikoa. Eduki hori guztia, LagunAroren webgunean ere argitaratuko da.

Argazki guztiak: https://www.flickr.com/photos/tulankide/sets/72157651241818158/


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak