VII. Berdintxiketan bikotekako lasterketa herrikoia

Lasterketa herrikoia martxoaren 10ean ospatuko da Oñatin.
Card image cap
2017/03/06

Zazpigarren urtez Mondragon Unibertsitateak Berdintxiketan bikotekako lasterketa herrikoia antolatu du martxoak 10erako. Aurtengoa ekitaldi berezia izango da, izan ere, Txantxiku Ikastolak ospatuko duen 2017. urteko Kilometroak lan taldean ari diren zenbait herritarrek ere parte hartuko dute antolaketan eta ekintzaren sustapenean. Testuinguru honetan, haurrek parte hartzeko aukera izango dute, lehen aldiz.

Ibilbideak ezberdinak izango dira adinaren arabera, eta, ez hori bakarrik, animatzen diren oñatiar nagusiek zirkuitu berria estreinatuko dute aurtengoan. Distantziari dagokionez, berriz, bost kilometroko distantzia izango du baita VII. ekitaldiak ere.

Hona hemen egitaraua, martxoak 10erako:

  • 17.00etan: umeen lasterketa. Hasiera Oñatiko Enparantzan.
  • 18.30etan: 16 urtetik gorakoentzat. Hasiera Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Campusean.


Parte hartzea nahi izanez gero, egunean bertan ere Enpresagintzako campusean izen eman daitekeen arren, aurrez egitea gurako lukeenak ere badu aukera, https://sites.google.com/a/mondragon.edu/berdintxiketan/izen-ematea loturan klik eginez eta izen-emate orria betez.

Administrazio eta enpresa irakaskuntza