2017-12-18T00:06:43+01:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

V Enplegu eta Formazioa Azoka ekainaren 22an

2017/06/05

Ekimen hau, une honetan lan bila dauden edo goi mailako formazioaren inguruko informazioa jaso nahi duten pertsona guztiei zuzenduta dago.

Mondragon Unibertsitateak, Arrasateko Udalaren, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politika departamentuaren Erakunde Autonomoa den Euskal Enplegu Zerbitzua, LANBIDE eta MONDRAGON Korporazioaren babesarekin,  ekainaren 22an, 10:00etatik 14:00etara, V Enplegu eta Formazio Azoka antolatuko du. Hain zuzen ere, Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak Garaia Berrikuntza Gunean duen 11. eraikinean izango da.

Azoka lau gunetan bereiztuta egongo da:

  • Formazio gunea.
  • Enpresa gunea.
  • Lan poltsa gunea.
  • Elkarrizketa gunea.

Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak