2017-12-12T18:40:34+01:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Urteko asmatzaileari GALBAHE Saria

2016/04/27

GALBAIAN Jabetza Industrialeko Agentziak urteko asmatzaile onenari GALBAHE Saria 2016 eman dio Felix Kerejetari. Felix Copreciko Teknologia Kudeatzaile seniorra da.
Urteko asmatzaileari GALBAHE Saria

Ekitaldi honekin GALBAIANek Euskal Herrian jabetza industrial eta intelektual mailan kultura bat sortzeko bidean beste urrats txiki bat eman nahi izan du Jabetza Industrial eta Intelektualaren Nazioarteko Eguna aitzakia moduan hartuta.

Gehien nabarmendu den asmatzailea saritu nahi izan du

Sari honen bitartez GALBAIANek azken 12 hilabetetan gehien nabarmendu den asmatzailea saritu nahi izan du, horretarako denbora honetan garatutako asmakuntzen kantitate eta kalitatea kontutan izanda. Felixen kasuan, azken urtean egindako lanetik harago, badago urte askotako ibilbide azpimarragarri bat, dagoeneko 23 patente familia argitaratu baitira bere asmakuntzekin, guztiak Coprecin garatuak.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak