2017-10-23T06:22:44+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Urteak dira Euskadiko Kutxak etxe kaleratzeak saihesteko bitartekaritza protokoloa abian jarri zuenetik

2012/11/13

Krisia hasi zenetik Euskadiko Kutxak ez du familia bakar baten kaleratze traumatikorik agindu eta araudi berriak ildo horretan pausuak emango dituela espero du, akordiorako dauden aukerak zabalduko dituela, alegia.

Euskadiko Kutxak jakinarazi duenez, lehen etxearen hipotekaren zorra ordaindu ezin duten familien kasuak akordioan oinarritutako prozesuen bidez konpontzen ditu. Epeak luzatuta zorra berriz negoziatzea izaten da aukereteko bat eta finantza-erakundearekin aurreko betekizunak ordezkatuko dituzten beste batzuk ere adosten dira. Etxe kaleratzeak saihestuta hipoteka kitatzeko behar diren neurri guztiak aztertzen dira eta horiek agortzen badira, eta agortu direnean soilik, zorraren truke etxea emateko aukera eskaintzen zaie familiei.

Zorra ordaintzeko arazoak dituzten pertsonekin hitzarmen pertsonal eta esklusiboak lortzea da Euskadiko Kutxak abian jarri zuen barne-protokoloaren helburu nagusia. Legeak ematen dituen beste aukera batzuk aztertzera jo baino lehen, hipoteka ez exekutatzeko eta familiak ez kaleratzeko posible diren konponbide indibidualak bilatzen dira. Bezeroak haien etxean geratu eta zorrari aurre egiteko posible diren ekimen guztiak bultzatzen dira, epeak zabaldu egiten dira eta bezeroaren diru-sarreren araberako neurriak ezartzen dira. Metodo hau Euskadiko Kutxaren maila guztietan barneratu da eta erakundearen printzipioetan oinarrituta dago, finantza-erakunde kooperatiboa eta gizarte-ekonomiaren aldekoa den neurrian.

Jokatzeko modu honi esker, Euskadiko Kutxak jakinarazi du, ez berak ez Ipar Kutxak, ez dutela familiarik haien etxetik bortxaz kaleratu, ezta bizi dugun krisi egoeran ere. Euskadiko Kutxak gainera, bere printzipioak jarraituz, bat egin du kaleratzeen arazoari konponbidea emateko proposatu diren akordio guztiekin, Espainiako Estatuko Jardun Egokien Kodearekin zein Eusko Jaurlaritzaren Bitartekaritza Zerbitzuarekin.

Euskadiko Kutxak jarduteko modu honekin jarraituko du eta itxaropena du araudi berriak bere politika indartuko duela eta hain traumatikoak diren egoerei konponbidea ematen lagunduko duela.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak