2017-12-15T13:05:22+01:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Urriaren 22an egingo da Bilbon Forokoopen zortzigarren jardunaldia

2014/10/16

Kooperatiba-eztabaidarako foroak hamarkada kooperatibo baten inguruko hausnarketa sustatuko du aurtengo Forokoop ekitaldian. Bilbon izango da hitzordua, urriaren 22an, EHUko Bizkaia aretoan. Besteak beste, hitzaldiak eta mahai-inguruak izango dira goiz osoan zehar.
Urriaren 22an egingo da Bilbon Forokoopen zortzigarren jardunaldia

2011-2020 Hamarkada kooperatiboa izango da aurtengo Forokoop eztabaidarako guneko fokoa. Bizkaia Aretoan egingo da jardunaldia, datorren astean, urriaren 22an. Besteak beste, Lanki Ikertegiko Igor Ortegak kooperatiben mugimenduaren erronkei buruzko hausnarketa egingo du eta world café dinamikaren bitartez 2020ko helburuak finkatzen saiatuko dira bertaratzen direnak.

Lehenengo atalaren ondoren, parte-hartzea eta iraunkortasunaren gaineko mahai-ingurua egingo da. Ulmako Raul García, Goizper-eko Antton Mendizabal, Deustuko Unibertsitateko Marta Enoso eta Oñatiko Alkate ohi Lourdes Idoiaga izango dira mahaiaren bueltan. Xabier Oleagak zuzenduko du eztabaida.

Bruno Roelants, CECOP eta CICOPAren idazkari nagusia

Saioaren azken minutuetan, CECOP eta CICOPA erakundeen idazkari nagusiak hartuko du hitza. Bruno Roelants-ek hamarkada kooperatiboaren proiektuaren inguruan hausnarketa egindo gu, eta jardunaldiari amaiera emateko Jose Mari Larrañagak, Forokoopen moderatzaileak, ondorio nagusiak irakurriko ditu.

Izena-eman nahi duenak oraindik orain badauka aukerarik. Horretarako info@forokoop.coop helbidera bideratu beharko du eskaera edo eta honako telefono honetan: 634 401 085


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak