2017-12-12T11:21:04+01:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Unibertsitate masterren inskripzio eta matrikula datak

2016/07/12

Ohiko inskripzio epea uztailaren 15ean bukatuko da. Eta matrikula egiteko epea uztailaren 21 eta 22an izango da zabalik.
Unibertsitate masterren inskripzio eta matrikula datak

Mondragon Unibertsitatean unibertsitate master bat ikasteko asmoa dutenek jakin beharko dute ohiko inskripzio epea datorren ostiralean, uztailaren 15 bukatuko dela.

Uztailaren 16tik irailaren 12ra bitartean, ezohiko epea egongo da zabalik tokiak dauden unibertsitate masterretan izena eman ahal izateko.

Matrikulak egiteko, berriz, ohiko epea uztailaren 21 eta 22an izango da eta tokiak libre dauden titulazioetarako ezohiko epea uztailaren 26, 27 eta 28 izango dira eta baita ere irailaren 1etik 12ra.

Izena emateko, klik egin hemen


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak