2017-08-17T11:44:57+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Unibertsitate arteko Euskarazko II. Eztabaida Txapelketa irabazi dute Mondragon Unibertsitateko ikasleek

2012/05/03

Joan den martxoaren 31n, Bilboko Ingeniarien Goi Eskolan egin zen Unibertsitate arteko Euskarazko II. Eztabaida Txapelketa irabazi zuten Iñaki Badiola, Jon Iraola eta Endika Ruiz de Samaniego Mondragon Unibertsitateko ikasleek. Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU) izan da txapelketaren antolatzailea aurten, eta hiru unibertsitatek parte hartu zuten, bakoitza talde banarekin: Deustuko Unibertsitateak, iaz irabazle izan zen EHUk eta Mondragon Unibertsitateak.
Unibertsitate arteko Euskarazko II. Eztabaida Txapelketa irabazi dute Mondragon Unibertsitateko ikasleek

Eztabaidarako gaia gaur egun pil-pilean dagoen komertzioen ordutegi askatasunaren ingurukoa izan zen: "Ordutegi askatasuna positiboa da euskal denda sarearentzat?”. Talde bakoitzak 15 egun izan zituen eztabaidaren aurretik dokumentazioa biltzeko, eta talde bakoitzak aldeko zein kontrako jarrerak defendatu behar izan zituen beste taldeen aurka, eta epaimahaiaren aurrean. Eztabaiden ordena, eta aldeko eta batak bestearen aurka hartuko zituen jarrerak zozketa bidez erabaki ziren lehiaketaren hasieran.

Lehiaketaren emaitzak jakitera eman zirenean, berdinketa hirukoitza gertatu zela adierazi zuen epaimahaiak, talde bakoitzak eztabaida bat irabazi baitzuen, eta sariak eztabaidetan lortutako puntuazioen arabera banatuko zirela jakitera eman zuten. Iragarpen guztien aurka, Mondragon Unibertsitateko Ingeniaritzako ikasleak atera ziren garaile, EHUko eta Deustuko Zuzenbideko ikasleen aurretik, hurrenez hurren. Talde irabazleari 1.000 banatu zizkieten, bigarren sailkatuari 500 euro eta hirugarrenari 250 euro. Era berean, Mondragon Unibertsitateko taldeko Jon Iraolak hizlaririk onenaren saria jaso zuen.

Jon Iraola eta Endika Ruiz de Samaniego Industria Ingeniaritzako 5.mailako ikasleak dira, eta Iñaki Badiola, Industri Antolakuntzako 5.mailakoa.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak