ULMAk 50.urteurreneko webgunea estreinatu du

ULMA Taldea bere 50.urteurrenean murgilduta dago eta horren harira, hainbat egitasmo antolatu ditu. Horietako bat da www.ulma50.com webgune berria. ULMAren historiaren berri jasotzeko gune dotore eta edukiz betea
Card image cap
ULMAko webgunearen fotograma bat, sarrerakoa.
2011/09/01

www.ulma50.com ULMAko egungo bazkide, langile zein erretiratuen eta kooperatiba arloko pertsona esanguratsuen zein beste batzuen testigantzari ahotsa jartzen dion web gunea da. Bertan, Talde kooperatiboan izandako bizipenak eta esperientziak azaltzen dituzte. Horretaz gain, 50 urte hauetako ULMA eta Oñatiko argazki eta  bideo galeriak eta bere historiako gertaerarik adierazgarrienak daude web gune honetan. Interneteko joera berriekin bat etorriz, ulma50.com guneak bisitariari parte-hartzeko aukera emateko 2.0 aplikazioak ditu, hala nola, flicker, youtube, vimeo eta facebook.

Lan dotorea sarean

Nahiz eta orain momentuan asko diren bisitariak gunean aurki ditzakeen edukiak, gune dinamikoa izanik, erabiltzaileak urtean zehar eguneratuko diren testigantza eta berrikuntzak aurkitu ahal izango ditu