2017-08-18T05:10:44+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Ulma taldeko bi negozio berezitu izango dira aurrerantzean Eraikuntza eta Packaging

2011/11/09

Ulma Construccion eta Ulma Packaging bereiztu egin dira. Oñatiko kooperatibako Eraikuntzako eta Packagingeko bazkideek batzarra zuten atzo, asteartea, Ulma barruan negozio bereko parte izaten jarraitu edo bi negozio berezitu bilakatu erabakitzeko, eta bigarren aukera horren alde egin zuten, gehiengoz, bazkideek.
Ulma taldeko bi negozio berezitu izango dira aurrerantzean Eraikuntza eta Packaging

Ulmako eraikina.

%83k egin du bereiztearen alde, eta %17k kontra. Gehiengo handia, beraz, eta horrek esan nahi du bai Eraikuntzako eta bai Packagingeko bazkide gehienak agertu direla bereiztearen alde.

Orain arte negozio bereko bi sekzio ziren Eraikuntza eta Packaging. Aurrerantzean, beraz, bi negozio izango dira, Ulma talde barruan.

Testua eta argazkia: © cc-by-sa goiena.net


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak