Irakurriena
- 1. “Gizarte hobe bat sortzea, hori da gure utopia eta, gure inperfekzio guztiekin, utopia hori lurreratzen saiatzen gara”
- 2. Espainiako Bankuko gobernadoreak MONDRAGON bisitatu du
- 3. Errekak Darwin Biomed startuparekin bat egin du, Health linea bultzatzeko helburuarekin
- 4. Ingeniaritza eta Zerbitzuen Dibisioa Advanced Factories-en egongo da
- 5. Arizmendi ikastola, 20 urte
- 6. Parte-hartze handia LagunAro BGAEren 2024ko ohiko batzarrean
- 7. LKS Next Estatuko lehen 100 teknologikoen artean, 2023ko fakturazioaren arabera
- 8. Kooperatiben Korrikako argazki galeria ikusgai
- 9. Aldapako Korrika arrakastatsua
- 10. Laboral Kutxaren 'Zentzua' esperientzia, TU Lankideren gai nagusia
Ulma Taldeko Begira aldizkariak 15 urte bete ditu
Begira aldizkariak 40. zenbakia kaleratu du uztailean eta berarekin 15. urteurrena ospatzen du. Aukera berezi honetan aldizkari berezia kaleratu dute, ohikoa den bezala euskaraz zein gazteleraz. Bertan jaso dira: Raul Garcia lehendakariaren agurra, negozio desberdinetako hainbat albiste, urte hauetan guztietan aldizkariak izan duen bilakaeraren ibilbide grafikoa, eta Iñaki Gabilondo, zuzendari orokorrari eginiko elkarrizketa.
Urte hauek guztiek balio izan dute, besteak beste, Ulma Taldea proiektu komunaren parte izatearen sentimendua sendotzeko, protagonistak beti benetako eragileak izanik, hau da, bazkide eta langileak.
15 urteren ondoren, Begira proiektu korporatibo sendoa da, egungo garaira egokituta. Hala ere, erronka hastapenetan zenaren berbera da; kalitatezko edukia, bazkide eta langileei benetako balioa ekartzeko.