2017-08-24T05:14:54+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Ulma Taldeko Begira aldizkariak 15 urte bete ditu

2017/07/26

Begirak, Ulma Taldeko aldizkari korporatiboak, 15 urte bete ditu. Berri, erreportaje, bizipen, bitxikeria, pasadizo eta elkarriketez osatutako 15 urte.

Begira aldizkariak 40. zenbakia kaleratu du uztailean eta berarekin 15. urteurrena ospatzen du. Aukera berezi honetan aldizkari berezia kaleratu dute, ohikoa den bezala euskaraz zein gazteleraz. Bertan jaso dira: Raul Garcia lehendakariaren agurra, negozio desberdinetako hainbat albiste, urte hauetan guztietan aldizkariak izan duen bilakaeraren ibilbide grafikoa, eta Iñaki Gabilondo, zuzendari orokorrari eginiko elkarrizketa.

Urte hauek guztiek balio izan dute, besteak beste, Ulma Taldea proiektu komunaren parte izatearen sentimendua sendotzeko, protagonistak beti benetako eragileak izanik, hau da, bazkide eta langileak.

15 urteren ondoren, Begira proiektu korporatibo sendoa da, egungo garaira egokituta.  Hala ere, erronka hastapenetan zenaren berbera da; kalitatezko edukia, bazkide eta langileei benetako balioa ekartzeko.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak