2017-10-17T20:53:36+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Ulma Taldeak euskara ikasteko, erabiltzeko eta motibatzeko ekintzak antolatu ditu 2013an

2013/03/08

ULMAko Motibazio Taldeak diseinatu du urte osorako plana. Aurten ere hainbat ekintza antolatuko ditu negozioetan euskararen inguruan langileak sentsibilizatzeko helburuarekin. Aurten, nobedade modura, aita-ama izan berriek sehaska-kantuen CDa jasoko dute opari.
Ulma Taldeak euskara ikasteko, erabiltzeko eta motibatzeko ekintzak antolatu ditu 2013an

2013ko ekintza plana prestatu du Ulma Taldeko Motibazio saioak. Helburua hauxe izango da:  enpresa desberdinetan euskararen erabilera bultzatzea. Horretarako programa hau antolatu dute:

Korrika: euskarari lagunduz emozioz betetzeko (martxoaren 21a)

-Berbalaguna: euskara praktikatuz ikasteko (urte osoan)

-TELP tailerra: edozein egoeratan euskaraz egin eta ondo sentitzeko teknikak ikasteko (iraila – abendua)

-Euskara eskolak: euskara ULMAn bertan ikasteko (urria – ekaina)

-Euskararen Eguna: aldarrikatuz ospatzeko (abenduaren 3a)

-“Pentsatu, Sentitu, Egin” kanpaina: kafea hartuz lankideekin euskarari buruz hausnartzeko (apirila – uztaila)

-Sehaska kantuen CDa: jaioberriek euskararen bularretik edateko (udatik aurrera)

-Lekaixo berripapera: informatuta egoteko (urtean 3 ale)

Iturria: http://www.begira.ulma.com


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak