2017-08-16T21:56:02+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

ULMA Taldeak bere bazkide eta langileei zuzendutako argazki lehiaketa abian jarri du

2014/12/02

Lehiaketa honen IX. edizioa da aurtengoa, izan ere aurreko edizioek babes handia izan dute ULMAko bazkide eta langileen aldetik. Aukeratutako gaia “KOLOREAK” da. Sormen handiko eta kolorez betetako argazkiak izan daitezke, eta ULMA Taldeko 2015eko egutegi korporatiboa apaintzeko erabiliko dira.
ULMA Taldeak bere bazkide eta langileei zuzendutako argazki lehiaketa abian jarri du

Jasotzen diren argazki guztien artean 12 izango dira 2015eko egutegian agertuko direnak. Gainera, parte hartzaile guztien artean “Euskolabel Gabonetako Saskia”oparituko da abenduaren 18an. Bertan agertuko diren produktu batzuk hauek dira: BIGA erreserba handiko urdaiazpiko onduaren pakete bat, Txorizo Lodia, solomo ondua, Idiazabal ardi gazta zatia, ahuntzaren gazta laktikoa, Getariako antxoak eta hegaluzea, Ibarrako piperrak, bonboiak txakolinetan, Tolosako babarrunak, Getariako Txakolina eta abar.

Epea eta baldintzak:

Argazkiak 2014ko abenduaren 17a bitartean bidali beharko dira.
Lehiaketa honetan langile bakoitzak gehienez 6 argazki bidali ahal izango ditu eta horietatik bat bakarrik aukeratu ahal izango da egutegi korporatiborako.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak