2017-08-18T07:04:49+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

ULMA Orga Jasotzaileak negozioak 2014. urteko konbentzio komertziala egin du

2014/07/07

Edizio honetan ULMAk 60 parte hartzaile baino gehiago bildu ditu Konbentzioan, tartean banatzaileak eta bere agente komertzialak izan direla, erabateko arrakasta izanik; gainera, Euroleva Mitsubishik Portugalen duen banatzaile ofizialeko hainbat kide ere egon dira bertan.
ULMA Orga Jasotzaileak negozioak 2014. urteko konbentzio komertziala egin du

Konbentzioa ekainaren bukaeran burutu zen Oñatin. Bertan marketin estrategien inguruan aritu ziren eta orgen merkatuaren gaineko datuen azterketa egin zuten. ULMAk bere lankideei eskaintzen dizkien zerbitzu berrien eta rentingerako produktu finantzario berri eta berritzaileen aurkezpena ere egin zen. Era berean, konbentzioa banatzaileen topagunea izan zen, haien artean esperientziak partekatuz.

Testuinguru horretan, ULMAk egun oso bat hartu zuen Mitsubishik 2014ko lehen seihilekoan merkatuan jarri dituen azken berritasunak aurkezteko. Aztertutako modeloak bat baino gehiago izan badira ere, bereziki azpimarratzekoa izan da azken bi berritasunen aurkezpena: 80V-ekoorga elektrikoen EDÍA EX serie berria, 2.5 eta 3.5 tona arteko karga ahalmena duten 4 gurpildun 5 modelok osatuta dagoena, eta orga atzeragarrien SENSIA belaunaldi berria, 1.4 eta 2.5 tona arteko karga ahalmena duten 12 modelo berrik osatutakoa, horietatik 2,0 tonako karga ahalmena duen orgakgehienez ere 13.000 mm-ra arte altxatzeko gaitasunaduelarika.

ULMA Orga Jasotzaileak negozioak eskerrak eman nahi die ekitaldira etorritako banatzaile ofizialei eta bere agente komertzialei, ez bakarrik bertan egon zirelako, markarekiko erakutsi zuten leialtasunagatik ere bai, leialtasun horrek produktua ezagutzen eta sare komertzial profesionala, hurbila eta konfiantzakoa sendotzen erabat eraginkorrak izatea egiten duelako.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak