2017-08-23T06:13:33+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Ulma Constructionek Estatu Batuetan duen posizioa indartu du, SOCON Forming & Shoring erosita

2016/09/07

Filialaren bitartez, AEBetako hego-ekialdeko kostan duen presentzia handitzeko eta sendotzeko asmoa du Ulma Constructionek.
Ulma Constructionek Estatu Batuetan duen posizioa indartu du, SOCON  Forming & Shoring erosita

Ulma Constructionek SOCON Forming & Shoring erosi du, Estatu Batuetako ULMA Form-Works, Inc. filialaren bitartez, AEBetako hego-ekialdeko kostan duen presentzia handitzeko eta sendotzeko asmoarekin. SOCONek Georgian eta Alabaman ditu bulegoak eta enkofratu eta eraikuntzaren merkatuetarako hornitzaile ezaguna da aipatutako zonaldean, 2008az geroztik.  Etxebizitzetako eraikinak, altuera handiko eraikinak eta ospitaleak egiteko proiektuak egiten ditu, bai eta uraren tratamendurako plantak eta zubiak eraikitzekoak ere. Atlantako Braves Stadiuma eta Georgiako Aquariuma dira bere proiektu enblematikoetako bi.

Kokaleku berri horiekin eta Floridan laster irekiko den egoitza logistikoarekin, New Jerseyn eta Marylanden jada daudenekin batera, ULMAk aukera izango du herrialde horretako ekialdeko kostako merkatu osora iristeko, Estatu Batuetako zonalde horretan baitu sektoreak ahalmenik eta hazkunderik handiena. Erosketa horrekin, Ulma Constructionek aurreikusten du datozen 3 urteetan 2015eko fakturazioa hirukoiztuko duela AEBetako merkatuan.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak