2017-12-15T18:52:03+01:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Ulma Agricolak webgune berria estreinatu du

2015/06/18

Webgune berria oso bisuala, eleanitza eta gailu guztientzat optimizatua dago. Diseinu eta garapen filosofia horrekin, orrialdearen bistaratze hobea eskaintzen du, nabigaziorako erabiltzen den gailu mugikorrera egokituz, modu erraz eta intuitiboan.
Ulma Agricolak webgune berria estreinatu du

Webgunea oso grafikoa da aurkezpen orrialdetik hasita. Eta bertatik, gehien kontsultatutako ataletarako sarbidea dago: egitura ezberdinak, aplikazio anitzak, klima kontrolatzeko ekipamenduen aukera zabala eta Ulma Agricolak eskaintzen dituen zerbitzuak.

Merkatuan duten esperientziarekin lotuta, “proiektuak” izeneko atalean jasotzen dira kooperatibak garatu dituen lan garrantzitsuenak. Bertan, irudiez gain, proiektuan erabili den negutegiaren egituraren eta behar klimatikoei erantzuna emateko instalatutako ekipamenduen inguruko datu gehigarri batzuk ematen dira.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak