2017-12-16T21:49:52+01:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Txileko profesionalei diplomak banatu zaizkie Lea Artibai ikastetxean

2013/10/31

Lea Artibai Ikastetxeak bost hilabeteetan zehar hezkuntza programa batean parte hartu duten Txileko profesionalei diplomak banatzeko ekitaldi ofiziala ospatu zuen atzo, urriaren 29an, Markinako Berrikuntza gunean. Hezkuntza programa horretan zehar, euskal okelaren sektoreko azken teknika eta aurrerakuntzak ezagutzea izan da helburua. Txileko Hezkuntza Ministerioko, TKNIKAko eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariek hartu dute parte ekitaldian.

LEA ARTIBAI Diploma banaketa

Lea Artibai Ikastetxeko zuzendariak, Isabel Mendigurenek eman zion hasiera ekitaldiari proiektuan parte hartu duten euskal eta txiletar entitate eta enpresei eskerrak emanaz, parte hartze publiko eta pribatua eta hamar urte baino gehiagotan Lea Artibai Ikastetxearen helburu izandako nazioarteko hezkuntza azpimarratuz. Aldi berean, ikastetxeko irakasle, ikasle eta Txileko hezkuntza ministerioko ordezkariei eskerrak eman zizkion proiektuan izandako jarrera dela eta. LEA ARTIBAI Diploma banaketa

Jarraian, TKNIKAko nazioartekotze programaren koordinatzailea mintzatu zen. Bittor Ariasek, Txileko Gobernuaren disposizio ona eta nazioarteko proiektuetan parte hartzearen aldeko apostua azpimarratu zuen. Gainera, Hegoamerikako herrialdean bizitzen ari diren egoera ekonomiko ona aipatu zuen.

Horretaz gain, Eusko Jaurlaritzako Heziketa eta Ikaskuntza Zuzendaritza zuzendaria den Ramón Martinez de Murgiak, euskaldunen eta txiletarren harreman historikoa goraipatu zuen.

Eta azkenik, Txileko Gobernuko Hezkuntza Ministerioko proiektuen buruzagiak hartu zuen hitza, Jose Alberto Valenzuelak. Berak ikasleak, Eusko Jaurlaritza, TKNIKA eta Lea Artibai Ikastetxea zoriondu zituen erakutsitako etengabeko antolaketa eta parte hartze estua dela eta.  LEA ARTIBAI Diploma banaketa


Hezkuntza programa: “Pasantía chilena”
“Pasantía Chilena” bezala ezagutzen da hezkuntza programa hau eta Txileko errepublikako Hezkuntza Ministeritzak TKNIKA institutuarekin elkarlanean -Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Lanbide Heziketa eta Etengabeko Prestakuntza Kontseilaritzak bultzatuta-  antolatutako formazio programa bat da.
480 orduko formazioa jaso dute Lea Artibai Ikastetxean eta 120 ordutik gorako praktikak egin dituzte Eroskin eta HAZI fundazioan. Gainera, produkzio enpresa ezberdinak ezagutu ahal izan dituzte aurrez aurre, esate baterako, Markina-Xemeinen dagoen Dentici, Zestoako Urkai hiltegia edota Errenteriko Urkai enpresa, besteak  beste.  


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak