2017-12-11T16:00:49+01:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Txileko erakunde-ordezkariak Lea Artibai ikastetxean izan dira

2016/11/17

Herrialdeetako erakundeen arteko elkarlanari esker, hegoamerikar herrialdeko 49 ikasle daude 2016/17 ikasturtean Markina-Xemeinen eskaintzen ari den Formazio Aditua jasotzen.
Txileko erakunde-ordezkariak Lea Artibai ikastetxean izan dira

2016ko azaroaren 16ko asteazkenean, Bilbon dagoen Txileko Errepublikako ohorezko Kontsula, Iratxe de Madariaga Ibarra, Markina-Xemeingo (Bizkaia) Lea Artibai Ikastetxean izan da bisitan. 

Bisita honen arrazoia, Txileko Hezkuntza Ministerioaren eta Tknika institutuaren arteko elkarlana, eta Eusko Jaurlaritzako Sailburuordetzak sustatutako Txileko pasantia programaren barruan Markinako ikastetxean hegoamerikar ikasleak jasotzen ari diren formakuntza aldia da.

2016-17 ikasturtean, hain zuzen,  hegoamerikar herrialdeko 49 ikaslek Lea Artibai Ikastetxean, Elikagaien Zientzia eta Bioteknologia, Lean Manufacturingen aditua, Logistika integralean aditua, Supply chain management eta, Elektrizitatea eta mantenimendua ikasten ari dira. Ordu lektiboez gain, gutxienez 350 orduko lan-praktikak egingo dituzte enpresetan.

Txileko ikasleek, lau urtez jarraian hartu dute parte programan Lea Artibai ikastetxean eta urtetik urtera ikasle kopurua handitzen doa esponentzialki.

Datu bitxi bezala aipatu, bekadun ikasle batzuk Txiletik Euskal Herrira  euren familiekin etorri direla eta azarotik Lea Artibai eskualdean kokatuta daudela. Markina-Xemeingo Ikastetxearen esku dago ikasleen kokapena eta jarraipena egitea beren ikasketa-proiektuaren garapen eta egokitzapena ziurtatzeko.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak