2017-08-17T03:38:05+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Txema Gisasola izango da MONDRAGON Korporazioko Kontseilu Orokorraren hurrengo lehendakaria

2011/11/18

Jose Mari Aldecoaren lekua hartuko du datorren uztailaren 1ean. MONDRAGONeko Kongresu Kooperatiboaren Batzorde Iraunkorrak, Agustin Markaide buru dela, erabaki du Txema Gisasola izendatzea MONDRAGON Korporazioko Kontseilu Orokorraren hurrengo lehendakari izateko
Txema Gisasola izango da MONDRAGON Korporazioko Kontseilu Orokorraren hurrengo lehendakaria

Txema Gisasola, artxiboko argazki batean.

Txema Gisasolak Jose Maria Aldecoaren kargua hartuko du 2012ko uztailaren 1ean; izan ere, data horretan Jose Maria Aldecoak erretiro adina izango du eta MONDRAGONeko Kontseilu Orokorraren buru izateari uztea egokituko zaio. 2012ko lehen seihilekoan zehar, biok elkarlan estuan arituko dira lehendakari zereginei dagokienez, eta Txema Gisasolak, berriz, zeregin berri horiek MONDRAGON Korporazioko Etxe Dibisioan gaur egun betetzen ari den lehendariorde zereginekin batera beteko ditu.

Txema Gisasola Zumarragan (Gipuzkoa) jaio zen 1962an, eta Industria Psikologiako ikasketak egin zituen Euskal Herriko Unibertsitatean. Eginak ditu, halaber, Giza Baliabideen Zuzendaritzan Master bat (Deustuko Unibertsitatea), MBA master bat Deustuko Unibertsitatean eta Enpresa Kooperatiben Zuzendaritzako Master bat (Madrileko Unibertsitate Autonomoa)..

ESPERIENTZIA PROFESIONALA

1987an Fagor Etxetresnetan hasi zen lanean kooperatibako antolaketa teknikari eta pertsonal buru, eta ondoren, 1992ra arte, kanpoko antolaketa (komertzial arloa) gestionatzeaz arduratu zen.

1993an Danona etxeko altzariak fabrikatzen dituen kooperatibako Giza Baliabideen zuzendari izendatu zuten, eta kargu horretan egon zen 1997ra arte, orduan Fagor Etxetresnetara bueltatu baitzen, han ere Giza Baliabideen zuzendaritza bere gain hartuta.

2000. urtean MONDRAGONeko Gestio Sozialeko zuzendari izendatu zuten, eta bost urte eman zuen kargu horretan, ondoren MONDRAGONeko lehendakari eta korporazioko bertako Etxe Dibisioko zuzendari orokor izendatu baitzuten.

2006an, MONDRAGONeko lehendakari ez ezik, Fagor Etxetresnak Taldeko zuzendari orokor ere izendatu zuten, eta gaur egun kargu horretan dihardu.

Era berean, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Kontseilu Errektoreko lehendakari izateaz gain, 2008tik 2010era bitartean Euskaliteko lehendakaritza okupatu zuen.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak